Hiru Erregeen Mahaia (2.446m), Linzako aterpetxetik

Denbora: zazpi ordu eta erdi (geldialdirik gabe).

Desnibel metatua: 1.279m.

Zailtasuna: Zaila. Udaran, ibilbide luzea da, desnibel handikoa. Elurrarekin, aldiz, azken tartea arriskutsua izan daiteke, esperientziarik ez dutenentzat.

Nafar Piriniora irteera egiteko proposamena, Aste Santurako. Euskal Herriko tontor garaiena da Hiru Erregeen Mahaia (2.446m). Kondairak dio Nafarroako, Aragoiko eta Beranoko erregeak tontorrean elkartzen zirela antzina, bakoitza bere lurraldetik atera gabe, erresumen gobernuari buruzko eztabaidak edukitzeko.

Lizako mendi-aterpetxean hasten da ibilbidea (1.347m), Huescako Ansó haranean. GR11 bidea jarraituko dugu, orain zuri dauden soro ederretan gora, Linzako lepora iritsi arte (1.936m). Behera egingo dugu ondoren, Hoya de la Solana delakora, gora egiteko gero, etenik gabe, Mahaiko lepora iritsi arte (2.305m). Ibilbideko tarte arriskutsuena dator orain, elurraren egoeraren arabera, beti ere. Udaran, erosoa baita tontorrerako bidea. Sasoi honetan, gomendagarria da soka eramatea, izotza edo elur biguna topatuz gero erabiltzeko.

Bueltako bidea berdin-berdina da, eta luze gerta daiteke. Egurraren egoeraren arabera, zorua irristakor egon daiteke. Pioletak oso erabilgarriak izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude