Ibon Azpilikuetaren lanekin estreinatuko da Gaztelekuko erakusketak 360º-tan etxetik bisitatzeko aukera

Rebeca González Gazteria ordezkariak Martindozenea Gaztelekuko ikasturte berrirako aurreikusitako bost erakusketetako lehena bisitatu du gaur. Gazteria ordezkariarekin batera, Garikoitz C. Muruak erakusketaren aurkezpenean parte hartu du, 2015. urtetik Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatzen duen GazteARTEan Expo pragamaren koordinatzaile gisa.

“Urtero Gaztelekuan hiriko eta inguruko artista gazteen lana babesten duen Gazteartean Expo programa momentuko egoerara eogkitzeko zenbait berrikuntzekin itzuli da”, azaldu du Rebeca Gonzálezek. Hala eta guztiz, Gazteria ordezkariak azaldu duenez programak aurreko edizioetako helburuari eutsiko dio, hau da, lanak erakutsi eta ezagutarazteko espazioa eskainiko du.

Lehenengo erakusketa ostiral honetan, urriaren 16ean, inauguratuko da Ibon Azpilikueta argazkilariaren eskutik. Gainera, programa honen barruan ohikoa den bezala, erakusketa 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat pentsatutako tailer batekin lagunduko da. Covid 19-ak eragindako egoeraren ondorioz, erakusketarako sarbidea Gaztelekuko erabiltzaileetara murriztuta egongo da, uneoro maskara erabiliz eta segurtasun neurri guztiak errespetatuz egingo dena. Horregatik, udal webgunearen bitartez erakusketa 360º bisitatzeko aukera eskainiko duen esteka erabili ahalko da etxetik atera gabe erakusketako obra guztietara hurbiltzea ahalbidetuko duena.

Ibon Azpilikueta argazkilari, ikertzaile eta asmatzailearekin estreinatuko da erakusketen denboraldi berria. Erakusketa honen bitartez artistak irundarrak aitzinean argazkilaritzako inpresio teknikak eta filtro berriak deskubritzea ahalbidetzeko moduak eskaintzen zituen “Cianotipia” sistema gertutik ezagutu ahalko da. Izan ere, “Cianotipia” kolore bakarreko argazkilaritza prozesu bat da, “cianotipo” izeneko argazki originaleko Prusiako kolore urdineko kopia negatibo bat lortzen duena.

Erakusketa Martindozenea Gaztelekuan urriaren 16tik azaroaren 6ra arte egongo da. Tailerra urriaren 16ko arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egingo da. Tailerrean 10 pertsonentzako lekua egongo da eta aurretiazko izen-ematea ezinbestekoa izango da ekintzan parte hartzeko. Tailerreko parte-hartzaileek artistak erabilitako teknika ezagutzeko aukera izango dute eta gazteen artean esperimentazioa sustatzeko helburua izango du.

Azpilikuetak paisai eta txorien argazkiak egin ohi dituen arren, “solarigrafia” izeneko argazki bitxiak ateratzeko tartea topatzen du janari-potoak erabiliz. Gazteria ordezkariaren hitzetan, “gaur egun gure telefono mugikorrekin ehunka argazki ateratzen ditugu eta, ondorioz, kasu askotan ez dugu paperezko kopiarik gordetzen … horregatik, Ibonek iraganeko argazkilaritza teknikak deskubritzeko aukera eskaintzen digu”.

Hurrengo erakusketak

Gazteartean Expo ekimena 2015.  urtean jaio zen artista gazteen prozesua lagundu eta gazteen autonomia prozesua indartzeko asmoz. Programak gazteen aurpegi sortzaile eta artistikoa bultzatu nahi ditu, arte adierazpen artistiko modu ezberdinetako ikaskuntza prozesu goiztiarrak lagunduz. Horrela, erakusketak artista gazteei prozesua eta lanaren emaitza hiriko gainontzeko gazteekin partekatzeko aukera eskaintzen die.

Irungo Gazteria arloak jakinarazi duenez, Gazteartean Expo programaren barruan antolatuko diren hurrengo erakusketak Andrea C. Miranda tatuatzaile gaztea eta Leire Jaime sortzailearen lanak erakutsiko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude