Asteburu musikatua

Ostiral honetan, #IrunZuzeneanEtxetik itzuliko da, Kultura Sailak Men of Rock Musika Elkartearekin batera koordinatutako ekimena. Bertako artistek zuzeneko kontzertuak emango dituzte beren etxeetatik. Duela bi aste egindako edizioak harrera ona izan zuela eta, esperientzia errepikatuko da Instagram sare sozialean beste sei emanaldi ikusteko aukerarekin.

Hitzordua 19:00etan hasiko da. @juliomusicoviolin kontuan, Julio Bravo gitarrista eta bokalistarekin; 19:30ean, Gorka Arranz (@Gorkarranz) Howdy folk taldearen instrumentalista eta sortzailea arituko da; hurrengo txanda Jon Sánchez (@jonsanchez) gitarristarena izango da, 20:00etan. Leticia Vergara (@_leticiavergara) mezzosopranoak 20:30ean hartuko du txanda. Javier San Martín, Shaf (@Enginebrakershaf) artistaren txanda, berriz, 21:00etan izango da. Aigor eta Halex freestylerrek amaieran jardungo dute 21:30etik aurrera.

La Furia eta Dj Oihan Vega
Astebururako musika eskaintza Gazteria sailak antolatutako programazioarekin osatzen da; izan ere, aste hauetan ere hainbat eduki eskaini ditu sare sozialen bidez. Datorren ostiralean, 18:00etan, La Furiaren emanaldia izango da @Gazteartean_irun kanaletik, eta larunbatean, 19:00etan. Oihan Vega DJk musika saio bat eskainiko du; Gazteleku@gazteleku_irun izeneko Instagram kanaletik jarraitu ahal izango da. Aipatzekoa da Oihan Vega DJren kasuan, interesdunek aurrez musika-gaien eta eskaintza-gaien proposamenak bidal ditzaketela saioan sartzeko, Instagrameko kanal beraren bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude