Igandera arte zabalik egongo dira Irungo izotz pistak eta txirrista erraldoia

Urtarrilaren 15era arte, igandera arte, zabalik egongo dira Irunen Gabonen harira jarritako izotz pistak eta txirrista erraldoia. Gabonetako ekintza gehienak Errege Magoen etorrerarekin amaitu arren, hirian zehar kokatutako hiru izotz pistak eta Txirrista erraldoiak zabalik jarraitzen dute oraindik. Izotz pistak Luis Marianon, Pio XII plazan eta Sarjia parkean kokatuak daude. Txirrista erraldoia, berriz, Anzaranen.

Izotz pista guztiak eta txirrista erraldoia egun eta ordu beretan irekiko dira. Urtarrilaren 9tik 13ra izotz pistak eta txirrista arratsaldeetan irekiko da bakarrik, hau da, 17:00etatik 20:00etara. Asteburuan, urtarrilaren 14an eta 15ean pista goizez eta arratsaldez irekita egongo da, hau da, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Ordutegi bera izan arren, prezioa ezberdina izango da. Izotz pistetarako sarrera 13 urtetik beherakoentzat 2 eurokoa izango da eta 13 urtetik gorakoentzat 3 eurokoa. Hala ere, bonu bereziak eskuratu ahalko dira: izotz pistarako 5 sarrera 13 urtetik beherakoentzat 8 euroan eta 13 urtetik gorakoentzat 12 euroan. Txirrista erraldoian berriz, bidaia bakoitzak euro bat balioko du. Era berean, izotz pistarako eta txirristarako sarrera akonpainatuak eskuratuz gero, 13 urtetik beherakoek 2,50 euro ordainduko dituzte eta 13 urtetik gorakoek 3,50 euro.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude