Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eguna dute gaur

Apirilaren 8an Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Kera eta Kale Dor Kayiko elkarteek hainbat egitasmo antolatu dituzte gaurko egunerako. Goizean Irungo Udaletxean izan dira, eguneko komunikatua irakurri eta ijitoen banderaren igoera egiteko. Arratsaldean, berriz, San Juan plazan tailer ludikoak egingo dituzte.

Goizeko 11:00etan hasi dituzten Irungo Udaletxeko bilkura gelan Ijito Herriaren nazioarteko Egunaren ospakizunak. Bertan, eguneko komunikatuaren irakurketa egin dute, Cristina Laborda alkatea eta Iosu Iguiñiz Gizarte Ongizate arloko ordezkariek ongietorria eman ostean.

Cristina Laborda alkateak nabarmendu du belaunaldi berriek etorkizuna markatuko dutela. Gainera, instituzioetatik aurreiritziekin apurtzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, “kolektibo gisa horiek sufritzen jarraitzen duzuelako, baina ez da ahaztu behar kolektiboak beren ametsak eta ezberdintasunak dituzten banakakoez osaturik daudela”.

Iosu Iguiñiz ordezkariak berriz, iraganera begiratu nahi izan du, denborak gizartean hedatutako kanpo-eredu horietako asko desmuntatzen lagundu duela erakusteko. “Hirian kulturen batasunerako normalizazioan urratsak eman dira eta hori oso abersgarria da”, gaineratu du Gizarte Ongizate arloko ordezkariak integraziorako bidean eman diren urratsak eskertuz.

Kera eta Kale Dor Kayiko elkarteetako ordezkariek komunikatuaren irakurketa egin ostean, Irungo udaletxeko balkoian ijito herriaren bandera eskegi dute txalo artean. Ekitaldiaren amaieran, udal eta elkarteetako ordezkariek argazkia egin dute udaletxearen aurrean.

Jarduera gehiago.

Apirilaren 8ko ekintzak ordea, ez dira goizeko ekitaldiekin amaitu. Izan ere, arratsaldeko 17:00etatik aurrera San Juan plazan tailer ludikoak egingo dira arratsaldean zehar.

Bihar, apirilaren 9an, berriz, Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak “Emakume ijitoak: iragana, oraina eta geroa” izenburuko hitzaldi-tailer bat antolatu du. Kera Elkarteak emango du eta arratsaldeko 18:30ean izango da Emakumeen Etxean, doan.

Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna
Apirilaren 8an Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, egun horretan bertan, 1971n, ijitoen bandera eta ereserkia ezarri zirenean, Londresen egin zen Munduko Erromani/Ijito Biltzarra gogorarazten duen eguna.
Bandera berdea eta urdina da, zerua eta zelaia sinbolizatuz, erdian gurdi gorri bat duela, Indiatik eta askatasunetik doan bidea sinbolizatzen duena.
Seroken egindako Ijitoen Nazioarteko IV. Biltzarrean, Poloniak Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen apirilaren 8a, Londresko Kongresu hura gogoratzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude