Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak jakinarazi du Inauterietako konpartsen aurkezpena Amaia KZn izango dela. Aurkezpena otsailaren 13an, ostiralean, izango da eta ekitaldira joateko gonbidapenak erabat agortuta daude. Konpartsen aurkezpena 20:00etan izango da eta pre-showa berriz 19:30ean hasiko da; beraz, bertaratzen diren pertsonak une horretarako eserlekuetan egotea eskatzen da. Konpartsen aurkezpena hastearekin batera itxiko dira auditorioko ateak.
Informazio eguneratua
Era berean, Udalak jakinarazten du informazioa eguneratu egingo dela, baldin eta Inauterietako 2026ko agendan programatutako gainerako jardueretan aldaketarik balego.



