Irungo Euskal Jiraren antolakuntza batzordeak jakinarazi duenez, irailaren 27ra arte egongo da XVI. Irungo Euskal Jiraren argazki lehiaketan parte hartzeko aukera. Argazkiak egun horretako arratsaldeko 20:00ak arte jasoko dira. Nahi duen edozeinek parte hartu ahalko du lehiaketan eta parte hartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
Irungo Euskal Jirak antolatzen du lehiaketa, Irungo Argazkilaritza Elkartearen, IAEren, laguntzarekin. Formatu digitaleko argazkiak aurkeztu beharko dira, argazki bakoitzeko alde luzeenak 2.000 pixel izango ditu eta gehienez 2 Mb edukiko du. Argazkiek 2024ko abuztuaren 3an ospatu zen Euskal Jirarekin zerikusia duen edozein ekitaldi erakutsi beharko dute.
Lehiaketan parte hartzeko argazkiak ieuskaljira@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira. Argazkiaren artxibo bakoitza era honetan identifikatuko da: Izena_Abizena_argazkiak duen hurrenkeraren digitua (Adibidez: Ion_Perez_1) Posta elektronikoan adieraziko dira artxiboen izenak, egilearen datu pertsonalak, telefonoa eta posta elektronikoa.
Irabazleen aukeraketa
Epaimahaia argazkigintzan adituak diren pertsonek, eta Euskal Jira batzordeko ordezkari batek osatuko dute eta bere erabakia ezingo da apelatu. Sari-banaketa egiteko Euskal Kirola elkartean afaria antolatuko da eta afarian zehar banatuko dira sariak. Afariaren eguna eta ordua aurrerago zehaztuko dira.
Guztira, hiru sari banatuko dira: 200 euroko lehen saria, 100 euroko bigarren saria eta 50 euroko hirugarren saria. Saritutako lanak Antolakuntzaren jabetzan geratuko dira eta argitaratu ahal izango ditu irabazi asmorik gabe eta beti ere egilearen izena adieraziz. Parte-hartzaile bakoitzak sari bakar baten aukera izango du. Edozein zalantza edo ustekabe antolakuntzak erabakiko du, eta apelaezina izango da haren erabakia. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiak onartzea dakar.



