Irungo Argazki Elkarteak (AFI-IAE), Irun Hiriko Udalaren babesarekin, bere urteroko “Irun Hiria” Argazki Lehiaketaren 36. edizioa aurkeztu du. Lehiaketak bi nagusi ditu aurtengo edizioan ere: Gai librea eta Irun. Argazkiak aurkezteko epea 2025eko urriaren 20a arte egongo da zabalik.
Lehiaketa hau Argizaiola Trofeoaren barruan dago eta herri argazkigintzaren erreferente bat da. Edozein teknikako argazkiak onartzen dira, zuri-beltzean zein koloretan. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkez ditzake gai bakoitzeko. Aurretik lehiaketa honetan sarituak izan diren argazkiak ezingo dira aurkeztu.
Argazkiak 40 x 50 cm-ko paspartu edo kartulina gogor batean aurkeztu beharko dira, gehienez 2 mm-ko lodiera izanik. Horrez gain, argazki bakoitzaren JPG formatuko bertsio digitala ere bidali beharko da, alde luzeenak 2000 pixel izanik. Argazki guztiak parte-hartzaileak berak ateratakoak izan beharko dira.
Sariak
Lehiaketak 2.200 euro banatuko ditu saritan. Horrez gain, hiru argazkiko bilduma onenari “IRUN HIRIA” Ohorezko Saria emango zaio, Alberdi artisau makila esklusiboarekin batera. Informazio gehiago eta oinarri guztiak AFI-IAE elkartearen webgunean aurkitu daitezke.



