Irun hiriak 100 urte

Alfonso XII.a erregek Iruni hiri titulua eman zioneko mendeurrenaren kariaz, Udalak azken ehun urte honetako historia laburbiltzen duen erakusketa antolatu du. Menchu Gal aretoan ikusgai da datorren otsailaren 9ra arte.

irun 100 urte muga

Inaugurazio ekitaldia azaroaren 29an burutu zen, Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta Sagrario Arrizabalaga udal artxiboko historialariak aurkezpena egin zutela.
Azken 100 urteotako alor guztietako gertaera garrantzitsuenak azaltzeko, taula-sorta bat apailatu da, udal artxiboko eta fototekako dokumentazioa baliatuz.
1913. urtetik abiatzen da, 12.000 biztanleko “hiribildu” hura hiri tituludun izatera pasa zenean. Alfonso XIII.a San Martzialeko II. guduaren mendeurrena ospatzera gonbidatua izan zen; baina Irunera ezin etorri izan zelako, hiri titulua ematea erabaki zuen.
1914-19 urte bitarteko panelaren izenburua Mugako Hiria da. Mugarekin lotuta dago, hain zuzen, garai hartako proiektu garrantzitsuenetako bat: nazioarteko zubiaren eraikuntza.
1920-35eko garaiak errepublikanismoa izan zuen ezaugarri, industria enblematikoak ezarri ziren eta elkarteen urrezko aroa bizi izan zen.
1936ak gerra, exodoa eta hondamendia ekarri zituen herrestan. Urte hark historia markatu zuen, ondorio politiko, demografiko, urbanistiko eta ekonomiko latzengatik.

ERAKUSK5418
1937tik 45era bitarteko gerraondoko urteetan Irunen lehentasuna hiria berreraikitzea izan zen. “Susperraldia” izenburuz bataiatua izan da 1947tik 59ra arteko urteetan gertatutakoa azaltzen duen taula, hiria urbanistikoki eta sozialki bizkortzen ari zelako.
1960-85 tarteak desarrollismoa eta trantsizioa izan zituen ardatz; izan ere, hiriak sekulako hazkundea ezagutu baitzuen. Hamarkada bakar batean (60-70) 29.000 biztanletik 44.000ra iritsi zen. Politikoki, diktaduratik demokraziarako igarobidea gauzatu zen 1975etik aurrera, eta askatasunarekin batera euskal kultura ere klandestinitatetik atera zen.

topoa istripuz8
Hauetaz gain, beste taula baten bidez erromatarren garaian Irun jada “hiria” izan zela jakinarazten da. Azken bietan, argazkien bidez, azken mendean gertatu diren aldaketa esanguratsu zenbait jaso dira: eraikinak, espazioak, ohiturak eta jaiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude