Irungo familiek artisau kandelen tailerrean parte hartu ahalko dute abenduaren 13an doan

Irungo Udaleko ‘GazteARTEan‘ Gazteria arloak antolatuta, Familia ta Lagun programak artisau kandelen doako tailer batekin amaituko du 2025eko denboraldia, abenduaren 13an, 10:30ean, Erdialdeko Haurtxokoan (Gipuzkoa etorbidea, 8). Jarduerak bi orduko iraupena izango du.

Tailer honi esker, Irungo familiek sojaz egindako beren  kandelak sortu ahal izango dituzte, kotoi eta egur metxak erabiliz. Loreekin, fruitu lehorrekin eta mineralekin ere apaindu ahal izango dituzte.

Tailerrean parte hartu nahi duten familiek izena eman beharko dute bihartik aurrera, abenduak 4, udal webgunearen bidez. Izena emateko epea abenduaren 10era arte edo plaza guztiak bete arte egongo da zabalik.

Familia ta Lagun

‘Familia ta Lagun’ 4 eta 11 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako programa bat dela, familian aisialdiaz gozatzeko espazioa sortzeko, jarduera sortzaile, dibertigarri eta hezitzaileen bidez, hala nola ur kirolak, yoga, sukaldaritza eskolak, bizikleta ibilaldiak eta/edo tailerrak. Ekainera arte eta hilean behin, Gazteria Zerbitzuak jarduera bat antolatuko du sormena, lankidetza eta familian gozatzea sustatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude