Irungo kiroldegiek 2022ko lehen hiruhilekorako ikastaro eskaintzaren berri eman dute

Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi du Azken Portu eta Artalekuko kiroldegiek dauzkaten ikastaroekin eskaintza berri bat atera dutela datorren urteko lehen hiruhilekorako.

Programan 342 ikastaro jasotzen dira, aretoetan eta igerilekuan egitekoak (158 Artalekun eta 184 Azken Portun) eta guztira 3.279 plaza (1.543 Artalekun eta 1.736 Azken Portun). Eskaintzen diren ikastaroei dagokienez, zerrenda ez da asko aldatzen orain arte eskuragarri zeauden kirol haiekiko. Era honetako ikastaroak aurkituko ditugu: zumba, tonifikazioa, aerobic, pilates, “bizkarra osasuntsu”, wellnes, cycling, yoga, etab., igeriketako modalitate desberdinez gainera.

Izen-emateak
Kiroldegietan ordutegiak berrantolatu dira eta eskaintza zabaldu egin da bai igerilekurako eta bai aretoetarako. Interesatuta daudenek izena eman dezaten, hiru fase irekiko dira:

1.- Abenduaren 9tik 13ra, biak barne, gaur egun ikastaro batean izena emanda daudenek beste ordutegi batean izena eman ahalko dute. Pertsona horiei aurrez posta elektroniko bat bidaliko zaie beren ikastaroaren ordutegi berria jakinaraziz. Ezer egiten ez badute, ikastaroan jarraituko dute adierazitako ordutegian.

2.- Abenduaren 14tik 16ra, biak barne, gaur egun izena eman gabe dauden bazkideentzat.

3.- Abenduaren 17tik aurrera bazkide ez direnentzako epea irekiko da. Ikastaro eta ordutegiei buruzko argibide gehiago hemen: www.irun.org/irunkirol. Izena ematen den hurrenkeran esleituko dira plazak eta Irun Txartelarekin egingo da web
orrian: web www.irun.org/sac.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude