Irungo Udalak jakinarazi du bat egingo duela Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunarekin. Hori dela eta, gaur, martxoak 31n, asteartean, udaletxeko fatxada trans banderaren kolore bereziekin argiztatuko da gau osoan zehar.
Ekintza sinboliko hau NAIZEN elkartearen (Adingabe Transexualen Familien Elkartea) eskaerari erantzunez antolatu da. Argiztapenaren bidez, udalerriak babesa adierazi nahi die trans pertsonei eta haien familiei, herritarren artean begirunea eta onarpena sustatuz.
Kontzientziazioa helburu
Udaletik adierazi dutenez, ekimen honen xede nagusia “trans pertsonek eguneroko bizitzan dituzten erronkei buruzko kontzientzia sortzea” da. Era berean, diskriminazioaren aurkako borrokan urratsak emateko eta “onarpen- eta laguntza-giroa” indartzeko konpromisoa berretsi nahi du Irunek.




