“Itsas zaintzaren abentura” ikus-entzunezkoa emango da gaur arratsaldean

Gaur, otsailaren 6an, “Zure abenturaren bila” programaren barruko bederatzigarren saioa egingo da: “Itsas zaintzaren abentura”. Gaurko saioan, bidaiaria Izaskun Suberbiola izango da, Mater-en zuzendaria. Hitzordua 19:30etan izango da, Irungo Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta sarrera doakoa izango da. Interesdunak aretoa bete artean sartu ahalko dira.

Saioa euskaraz izango da, eta “Itsas zaintzaren abentura” ikus-entzunezkoa proiektatuko da non gure mendiek eskaintzeko duten guztia ezagutuko da, 60 bat minutuz. Ondoren, solasaldi bat izango da protagonistarekin.

“Itsas zaintzaren abentura”

Bizitza ez da posible itsasorik gabe. Bere tenperaturak, kimikak, korronteek eta bizitzek, Lurra gizadiarentzat bizigarri bihurtzen duten sistemak bultzatzen dituzte. Edaten dugun ura, jaten ditugun elikagai ugari, arnasten dugun oxigenoa eta egoki biziarazten gaituen klima ere itsasotik datoz. Hala ere, klima aldaketak, gehiegizko arrantzak eta gure espezieak eragindako kutsadurak kolapso egoerara eraman dute itsasoa eta premiazkoa da gure egunerokoan honi aurre egiteko jardutea.

Zure abenturaren bila

Zure abenturaren bila bidaia programa bat da, non gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzten, abenturako irudien laguntzaz betiere. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu izan dira, hala nola Antartikara egindako espedizioak, planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoetan egindako irteerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude