Ivana Andrések eta Olatz Riverak Emakume Futbolarien Nazioarteko Kongresuan parte hartuko dutela baieztatu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Departamentuak sustatzen duen Emakume Futbolarien Nazioarteko Kongresuak iragarri du zelaian bertan nahiz handik kanpo nabarmentzen diren beste bi hizlari izango direla: Ivana Andrés, munduko txapeldun izan den Espainiako selekzioko kapitaina, eta Olatz Rivera, gizonezkoen nahiz emakumezkoen futbolean ibilbide luzea duen nazioarteko arbitroa.

Ivana Andrés Inter Women (Milango Inter) taldean dabil eta Real Madrideko kapitain izandakoa da, mundu mailako defentsarik ezagunenetakoa da. Funtsezkoa izan zen Espainiako selekzioak emakumezkoen munduko futbol txapelketan lortu zuten garaipenean eta konpromiso izugarria erakutsi zuen zelaian nahiz bestelako gizarte ekimenetan.

Gizarte hezitzailea da, kirol erakundeen zuzendaritzan MBA bat du eta arriskuan dauden nerabeekin prebentzioko eta esku-hartzeko jardueren inguruko master bat; bullyingaren eta eskola jazarpenaren aurkako borrokagatik nabarmendu da eta genero berdintasunaren defendatzaile sutsua da.

Olatz Rivera: aitzindaria arbitrajean

Olatz Rivera nazioarteko arbitroa da eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen futbolean arbitratzen aitzindaria, eta bere esperientziak partekatzen izango dugu kongresuan. Olatz informatikako ingeniaria da eta ingeniaritza konputazionalean masterra du, arbitrajean hamar urte baino gehiagoko esperientzia du eta erakutsi du partida bat zuzentzeko gaitasuna ez dela generoaren araberakoa, presiopean erabakiak hartzeko gaitasunaren araberakoa baizik.

«Arbitro baten gaitasuna ez da generoaren araberakoa, presiopean erabakik hartzeko gaitasunaren araberakoa baizik. Arbitrajea eta futbola dira nire pasioa, eta saiatzen naiz etengabeko erronka gisa hartzen, erabaki bakoitzak egoera berri bat sortzen duelako, eta egoera hori momentuko testinguruaren eta emozioen arabera bilakatzen delako».

Olatz Rivera erreferente da historikoki gizonak nagusi izan diren kirol batean bidea egin nahi duten emakume guztientzat, erakusten baitu futbolean berdintasuna geroz eta hurbilago dagoen helburua dela.

Nazioarteko kongresua

Hurrengo hilabetean, aurrekaririk gabeko ekitaldi bat izango dugu Gipuzkoan: Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua, azaroaren 21ean eta 22an, Ficoban. Ekitaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak sustatzen du eta diseinatu dute emakumeen futbolaren gaur egungo erronka eta aukerak jorratzeko, Estatuko eta nazioarteko kirolean ezagunak eta entzutetsuak diren parte-hartzaileen eskutik.

Kongresuan landuko diren gai orokorren artean egongo dira emakumezkoen futboleko lesio arriskua, emakumezko entrenatzaileak, talde teknikoak eta arbitrajea, entrenamendua eliteko futbolean, emozioen jasangarritasuna futbolean, erronkak eta aukerak mundu mailako futbolean, sexu indarkeria eta botere abusuak futbolean, eta erakundeak eta emakumezkoen futbola. Programa osatua da, eta zehazki diseinatu da hausnarketa egiteko emakumeen futbolari ikusgarritasuna eta profesionalizazioa eskaintzeko momentu gako honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude