Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloa Udalaren V. Adikzio Plana (2025-29) osatzeko lanean ari da. Udalak herritarrei planaren eraketan parte hartzeko aukera eskainiko die. Horretarako, QR kode baten bidez deskargatu daitekeen galdetegi labur bati erantzun beharko diote. Udalaren webgunean eskuragarri egongo da QR kodea datorren azaroaren 4ra arte, egun hori barne.
Urriko lehen hamabostaldian, Planean parte hartu dute Irungo ikastetxeetako ikasleek, egin zaizkien zenbait galderari erantzunda. Horrela, Irunen adikzioen egoera aztertu da. Gainera, adinekoek ere beren iritzia eman dezakete beren zentro eta elkarteetan, alkoholari, tabakoari eta psikofarmakoei buruzko galdetegiaren bidez.
Plana osatzeko prozesuaren hurrengo fasean, Gizarte Ongizateko arloaren Esku Hartze Komunitarioko zerbitzuak hiriko bizitza sozialeko zenbait eragile nabarmenekin bilduko da, gaiari buruzko ekarpenak entzuteko.
Helburua ahalik eta datu gehien biltzea da, eta herritarren sektore adierazgarriei entzutea, askotariko substantzien kontsumoaren inguruan hausnartzeko (alkohola, tabakoa, psikofarmakoak, marihuana eta legez kanpoko beste droga batzuk). Gainera, teknologia berriek eskura jarri diguten ikus-entzunezko edukiaren erabilera okerra edo gehiegizkoa ere aztertu nahi da.