Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kultura arloko ordezkariak @Irun_informa Instagram kontuaren bitartez baieztatu duenez, Izaro eta Camela izango 2024ko Sanmartzialetarako baieztatutako lehen hitzorduak. Jaiak hasi aurreko kontzertuak izango dira hauek.
Izarok ekainaren 14an kontzertua emango du eta Camelak berriz, ekainaren 15ean. Nuria Alzaga ordezkariak adierazi duenez, jaiak hasi aurreko kontzertuak izango dira hauek, baina laster San Pedro eta San Martzial jaien barnean Irunen egingo diren gainontzeko kontzertuen informazio gehiago emango da.



