Jaizubia zaldiketa eskolak asteburu oparoa izan du II. Anagan kopako 2. fasean

Jaizubia Hipika Klubeko zaldizko eta amazonek asteburu bikaina izan dute Zizurren jokatu den Anagan Kopan eta bi jardunaldietan hainbat garaipen postu lortu dituzte. 300 zaldizko-amazona inguruk parte hartu dute Euskadiko Hipika Federazioak antolatzen duen 3* kategoriako txapelketa honetan, tartean, estatu mailan goren-gorenean dabiltzan binomioak. Horrek hala ere, ez ditu Irundarrak atzean utzi eta euren parte-hartzea, bikaina izan da.

Larunbateko saioan, 1,10m-ko proban Usua Cilveti Jaizubia amazonak bigarren postua lortu zuen Hazzele TS zaldiarekin. 0,80m-ko proban berriz, Juncal Sanzolek garaipena lortu zuen Jaizubia Zaldiketa Eskolako Estrella zaldiarekin, Txikienak ere ez ziren atzean geratu eta 0,65eko proban Kalima zaldiarekin lehenengo bi postuak irabazi zituzten, Egor Yakovlev izan zen azkarrena eta Eider Manterolak eskuratu zuen bigarren postua.

Igandean berriz, 1,10m-ko proban lehenak, Aduna Lopetegi eta Daytona D’oz bere zaldia izan ziren. 1mko proban María Rey lehena izan zen eskolako Estrella zaldiarekin eta Sophia Yakovleva bigarren izan zen Italique de la Podkova Z bere zaldiarekin; 0,80m-ko proban, Udane Etxebeste lehena eta Juncal Sanzol bigarren izan ziren zaldiketa eskolako Estrella zaldiarekin; eta probarik txikienean Jaizubia Zaldiketa Eskolaren nagusitasuna erabatekoa izan zen, podiumeko hiru postuak etxera ekarri bait zituzten 0,65m-ko proban. 1goa Lidia Vidaurre izan zen Kalimarekin, 2. Egor yakovlev Kalimarekin eta 3. Marina Echegoyen izan zen Triana zaldiarekin.

Euskadiko Hipika Federazioak antolatutako ANAGAN Kopako 3. fasea, maiatzaren 11 eta 12an jokatuko da Jaizubia Zaldiketa Eskolan eta orduan ere punta-puntako zaldizkoek eskaintzen duten ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Irunen .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude