Jaizubia Zaldiketa Eskolako bi zaldunek Espainiako Hipikako Beteranoen Txapelketan garaile izan dira

Asteburuan Sevillako Pineda Hipika Klubean jokatu da 2024ko Espainiako Hipikako Beteranoen Txapelketa. Bertan Irungo Jaizubia Zaldiketa Eskolako bi zaldunek urrea lortu dute taldekako 0* kategorian.

Coro Benitok “Contargos Star” zaldiarekin eta Ruben Fernando Sanchezek “Z-Voltaire” zaldiarekin zero bana egin zuten. Euskadiko Hipika Federazioko Ruben Gomezen gidaritzapean, talde-lagun izan zituzten halaber, Ane Borde “Fynata” zaldiarekin eta Emilio Valiente “Tacoac d’Elpegere” zaldiarekin. Beste hamairu talderen kontra lehiatu zen Euskadiko ordezkaritza honek Sevillan eta garaipena eskuratu zuten.Bet

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude