Kabigorrik autodefentsa tailerra eta solasaldia antolatu ditu larunbaterako

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak, azaroaren 25arekin, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin loturiko ekintzak antolatu ditu. Ekintza horiek azaroaren 23an, larunbatean egingo dira, 11:00etatik aurrera.

Goizeko 11:00etan autodefentsa tailerra egingo dute. Eguerdiko 12:00etatik aurrea, “Indarkeria matxistaren aurrean, zer” solasaldia  egingo da. Indarkeria matxistari aurre egiteko helburuz antolatutako dinamikak dira.

Indarkeria matxistaren aurrean kaleak hartu Bidasoa

Indarkeria matxistaren aurrean kaleak hartu (Bidasoa) plataforma sortu berri den plataforma da eta abenduaren 23an Kabigorrin egingo diren ekintzak antolatu ditu.

Plataforma berri honen helburua eskualdean indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntza bultzatzea da. Azken urte hauetan, indarkeria matxistaren inguruko jarrera oso larriak zabaltzen ari direla ikusita, plataformatik adierazi dute ideia erreakzionarioen eskutik, indarkeria matxistaren ukapena geroz eta nabariagoa dela. Aldi berean, indarkeria forma ezberdinen gorakada ukaezina da. “Honek guztiak, antolatzeko beharrezkotasuna azpimarratu besterik ez du egiten”, adierazi dute Indarkeria matxistaren aurrean kaleak hartu Bidasoa plataformatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude