Kera elkarteak kutxa flamenkoa ezagutu nahi dutenentzako tailerra antolatu du. Tailerra apirilaren 12an, ostiralean, egingo da, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara Palmera Montero Gunean. Elkartetik jakinarazi dutenez, ekintzan parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da, plazak mugatuak izango dira eta.
Kera elkarteak antolatutako tailer honen bitartez Flamenkoaren eta Ijito herriaren arteko loturan sakonduko dute. Amaieran, partehartzaileek kutxa flamenkoa jotzen ikasiko dute.
Esteka honetan eman beharko dute izena kutxa flamenko tailerrean parte hartzeko interesa dutenek.



