Larunbat honetan Lehendakarigaia antzezlana ikusi ahalko da Amaia KZn

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, larunbat honetan, otsailak 25, Txalo Produkzioak konpainiaren Lehendakarigaia antzezlana eskainiko da Amaia KZn. Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek jokatuko dituzte protagonisten rolak. Emanaldia 19:00etan izango da.

Komediaren bidez, Lehendakarigaia lanak istorio bitxi bat kontatzen digu: inbestidura-saioaren egunean bertan une horretara arte bultzatu duten motiboak deskubritzen dituen lehendakarigaiarena, alegia.

Zalantzarik gabe, umorez betetako eguna izango da. Obra euskaraz izango da. Sarrerak webgunean eskuratu daitezke, baita txarteldegian ere, emankizuna baino ordubete lehenago, sarrerarik geratzen bada. Sarreren prezioa 10 eta 15 euro artekoa da.

Lehendakarigaia Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian gestu (tik) arraro, barregarri eta aguantaezina eragin diote hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude