Irungo Lehen Hezkuntzako 2.000 ikaslek hartuko dute parte 2025-2026 ikasturteko Bide Heziketa programan. Irungo Udaltzaingoko Bide Heziketarako Unitateak jarduera programa oparo bat prestatu du, hiriko mugikortasunaren esparruan segurtasuna eta bizikidetza sustatzeko. Irungo Udaleko Mugikortasun Jasangarriko ordezkari Sergio Javierrek eta Segurtasunerako eta Herritarren Bizikidetzarako ordezkari Iñigo Bergések eman dituzte ikasturte berriari buruzko xehetasunak, astelehen honetan bertan, Unitateko hezitzaileekin eta San Vicente de Paul ikastetxeko ikasleekin egindako saio batean.
Programaren helburu nagusia hirian zirkulazio istripuak prebenitzea da, eta horretarako tresnak, heziketa eta sentsibilizazioa. Bereziki, ahulenengan jartzen da arreta, haur eta adinekoengan alegia, eta, horrela, hiria seguruagoa izatea eta mugikortasun gaien inguruko kontzientziazioa handiagoa izatea bultzatzen da.
Javierrek adierazi duenez, “Irunen, mugikortasun gaiak funtsezkoak dira jendearen eguneroko bizitzan, eta, mugikortasuna segurua izango bada, pedagogia lana egiten jarraitu behar dugu; bada, bideko heziketa da horretarako tresnarik egokiena. Bestalde, gogoan izan beharra dago aitzindariak garela hiri barruan zirkulazioa segurua eta jasangarria izan dadila bermatzeko neurriak hartzen, hala nola hiriko kaleetako abiadura 30 km/h-ra mugatzea eta Irunbusen flota osorik elektrifikatzea”.
Bergések nabarmendu duenez, berriz, “bideko heziketa funtsezko tresna da istripuak prebenitzeko eta mugikortasuna segurua eta errespetuzkoa izan dadin bultzatzeko. Ildo horretatik, garrantzitsua da herritarrekin etengabe lan egitea, txikitatik helduarora arte, bideko segurtasuna egunerokoan lantzen baita, heziketaren, enpatiaren eta erantzukizun partekatuaren bidez”.
Irungo Lehen Hezkuntzako hamar ikastetxeek parte hartuko dute programan, 2.000 ikaslek baino gehiagok, eta saio teoriko-praktikoak emango dituzte, azarotik aurrera: oinezkoen eta txirrindularien rolei buruzko prestakuntza eta errespetuaren, bizikidetzaren, erantzukizunaren, enpatiaren eta kideko balioen sustapena. Praktikak, berriz, Ibarlako pistan zein hiriko kaleetan izango dira.
Bigarren Hezkuntzan, Eguzkitza, Toki Alai eta San Vicente de Paul ikastetxeetako ikasleek bizikleta hiriko bideetan erabiltzeari buruzko tailer praktikoak emango dituzte, bide publikoan seguru zirkulatzen ikasteko. Azkenik, Mendibil Prestakuntza Zentroko eta Eguzkitza eta Hirubide ikastetxeetako Hezkuntza Bereziko ikasleek saio espezifikoak emango dituzte, edukiak haien beharretara egokituko baitira.
Unitateak beste talde batzuekin ere lan egingo du, hala nola adinekoekin eta guraso izango direnekin: adinekoek saio praktikoak emango dituzte hiriko zentro sozialetan, eta guraso izango direnek, haurrak atxikitzeko sistemei buruzko tailerrak, Elitxuko auzo elkartearen egoitzan.