Lumière electrique koadroak Normandiara bidaiatuko du

Irungo Udalak Dario de Regoyos (1857-1913) pintore asturiarraren “Lumière electrique” (Olio-pintura mihise gainean, 73 x 59,5 cm, 1901 urtekoa) margolana mailegatu du Normandia Inpresionista Jaialdiko “Summer in Le Havre” programaziorako. Erakusketa apirilean irekitzea aurreikusi zuten, baina Covid-19aren pandemiak eragindako osasun krisiak erakusketa atzeratzea eragin du, eta uztailaren 1etik azaroaren 1era egingo da, Frantzian.

Ez da koadro hori erakusketa baterako mailegatuko den lehen aldia izango.Azken aldia 2012 urtean izan zen. Urte horretan Dario Regoyosen lanak Bilboko Arte Ederren Museora bidaiatu zuen eta, ondoren, Madrilera eta Malagara, hiru hirien atzera begirako batean. Oraingo berritasuna da koadrok lehen aldiz atzerrira bidaiatuko duela da, eta, gainera, 100 urte baino gehiagoko kultura-ondasun babestua denez, lekualdaketak Kultura Ministerioaren baimen berezia behar izan du.

Argi elektrikoaren iritsiera

Lumière electrique” Dario Regoyosen lan inpresionista ezagunetarikoa da. Margolana Udal pinakotekako parte da, eta argi elektrikoa Irunera nola iritsi zen irudikatzen du, atzean San Juan plaza eta Udaletxea dituen irudi baten bidez. Izan ere, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean, Bidasoan Vicente Berrueta edo José Salis bezalako artista garaikideekin bat eginez, Dario de Regoyosek denboraldi luzeak eman zituen Irunen, Euskal Herrian zehar hainbat herri zeharkatu zituenelarik.

Irun hiriarekin duen harremana handia denez, bere jaiotzaren 150. urteurrena ospatu zenean, 2008an, Amaia Kultur Guneak Dario de Regoyosen lanaren lagin antologikoa jarri zuen ikusgai. Bertan, bere lan asko egon ziren ikusgai eta horien artean hiriaren eguneroko bizimodua islatzen zuten lanak. Irunekin izan zuen harreman handiaren adierazle da, Artia auzoan artistak bere izena duen kale bat izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude