Maiatzaren 21ean Eusko Jaurlaritzaren eta EUDELen osasun gomendioei jarraituta Solas Jolas programa bertan behera utzi behar zela jakinarazi zitzaien Irunen aurre-izenematea egin zuten familiei. Ekainaren 7an berriz, Eusko Jaurlaritzak Dekretu bat argitaratu zuen non trantsizio-prozesuaren 3. fasea kudeatu eta aplikatzeko arauak ezartzen zituen, eta horretan udalekuak antolatzea baimentzen zuen.
Hori dela eta, Irungo Udalak, azkenean, Solas Jolas programarekin aurrera egitea erabaki du, egoerarengatik programaren benetako beharra duten familiei irtenbidea emateko. Dena den, egungo osasun-egoerak behartuta, eta umeen eta begiraleen segurtasuna ahal den neurrian bermatzeko aldaketa batzuk egin behar izan dira programan.
- Eskainitako plaza kopurua murriztuko da osasun neurriak bete ahal izateko. Taldeak gehienez 6koak izango dira Haur Hezkuntzan eta 8koak Lehen Hezkuntzan (332 plaza uztailean eta 80 plaza abuztuan).
- Ohikoak diren irteerak ez dira egingo. Aurten hirian barrena ibiliko dira.
- Hainbat protokolo bete beharko dira umeen osasuna bermatze aldera.
- Gurasoen laguntza eta konpromisoa ezinbestekoa izango da osasun neurriak bete ahal izateko.
- Etxean egunero tenperatura hartuko zaie umeei eta sukarrik badu etxean geratu beharko da.
- Sarrerak eta irteerak eskalonatuak izango dira, pilaketak ez sortzeko eta umeei egunero tenperatura hartu ahal izateko.
Zozketa bihar, ekainak 11, izango da martxoaren 2tik 13ra egindako aurre-izenemateen artean, eta onartutakoen eta zain zerrendak Irungo udalaren webgunean argitaratuko dira 15:00etatik aurrera.
Plaza eskuratzen dutenei posta elektroniko bat bidaliko zaie behin betiko izenematea egiteko beharko duten inskripzio-kodearekin eta erabili beharko duten loturarekin. Lotura horretan sartzeko IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri digital bat erabili beharko da.
Izen-ematea: ekainaren 15etik 18ra, 14:00ak arte.
Nola: HAZ bulegoaren webgunean edo HAZeko autozerbitzu terminaletan.