Martxoaren 5ean 11. Asun Casasola Ipuin Lehiaketako sariak banatuko dira Kabigorrin

Datorren ostegunean, martxoaren 5ean Asun Casasola Ipuin lehiaketako lan irabazleak ezagutu eta sariak banatuko Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, arratsaldeko 19:30ean. Hain zuzen ere, irabazleen izenak bertan ezagutaraziko dira. Aurtengo edizioan, emakumeak izan dira idazleen %60 eta jatorri anitzetatik jaso dira ipuinak.Helduak gazteleraz izan da ipuin gehien jaso dugun kategoria, ondoren gazteak euskaraz.

Azaroaren 25a bueltan jarri zen martxan Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 11. edizioa Parean elkartearen bultzadari esker, hitzen bidez indarkeria matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzen jarraitzeko. Orain, martxoaren 8aren atarian banatuko dituzte lehiaketako sarian.

Sari banaketaren ekitaldian ipuin irabazleak irakurriko dira musikaz lagunduta. Irakurleak Maria Jose Atienza, Ander Arzak, Mikel Gartzia eta MariaLui Garcia kazetariak izango dira, Maite Elizondoren musikaz lagunduta. Aurkezle lanetan Joana Ochoteco eta Nerea Sarriegi egongo dira. Eta noski, Asun Casasola ere bertan izango da. Izan ere, indarkeriarik gabeko bizitzak irudikatzen lagundu nahi duen ariketa kolektiboa da lehiaketa, bera omenduz baita guztion hitzak batuaz berdintasunen bidea eraikiz.

Epaile eta ikastetxeei eskertza

Emakumeak izan dira idazleen %60 eta jatorri anitzetatik jaso ditugu ipuinak. Erdia baino gehiago Euskal Herritik bertatik jaso ditugu baina gure mugez kanpo ere iritsi zaizkigu. Hala nola. Katalunia eta Estatu espainoletik, edo Kuba, Argentina, Peru , Chile edo Kolonbiatik iritsi direnak ditugu.

Helduak gazteleraz izan da ipuin gehien jaso dugun kategoria, ondoren gazteak euskaraz. Antolatzaileek gaur goizeko prentsaurrekoan adierazi dutenez, “gure erronka nagusiena beti da gazteak lehiaketa honetan parte hartzea eta hori posible egiten duten eskolei gure eskerrik beroena eman nahi diegu”. Gainera, geroz eta gehiago dira gure lehiaketa indarkeria matxista lantzeko bitarteko pedagogiko gisa erabiltzen duten ikastetxeak. Mila esker Nafarroako Larraintzarko eskola, Orereta ikastola, Hondarribiko Talaia institutua, Markinako BHI institutua, Irungo Eguzkitza eskola eta Toki Alai BHI, IES Ellacuria-Zurbaran BHI institutua edota Barakaldoko Antonio Trueba institutuari. Haiek gabe lehiaketa honek ez zuen zentzurik izango,

Bestalde, epaile lanetan jardun direnei ere eskerrak eman dizkie antolakuntzak: Helduen euskarazko kategorian, Yurre Ugarte, Ainara Zuhazabeitia eta Aitziber Zapirain; Gazteen euskarazko kategorian: Itziar Gomez, Ainara Maia eta Esther Lopez. Gazte kategoria gazteleraz: Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa Gonzalez eta Helduen kategoria gazteleraz :Marian Benitez, Mertxe Tranche eta Mari Jose Noain. “Guztiei ere gure eskerrik beroena muxutruk egiten duten lan serioarengatik”, adierazi dute antolatzaileek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude