Osakidetzak neguan osasuna zaintzen ikasteko hitzaldiak emango ditu azaroan zehar

Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak jakinarazi duenez, azaroan zehar, Osakidetzak neguan osasuna zaintzen ikasteko hitzaldiak emango ditu hirian. Hitzaldiak Irungo auzo elkarteetan eta adineko pertsonentzako lokaletan emango dira, besteak beste, azaroaren 11tik 29ra. Hitzaldiek ordubeteko iraupena izango dute eta gaztelaniaz eta doan izango dira.

Eskualdeko osasun langileek emango dituzte, herritar guztientzat eta, bereziki, adinekoentzat, osasunaren sustapenaren eta prebentzioaren lanketa komunitarioa egiteko, Udaleko Esku Hartze Komunitarioko Prebentzio Zerbitzuak lantzen duen ikuskerari jarraituz.

Hona hemen noiz eta non izango den bakoitza:

  • Azaroaren 11n, Kateko auzo elkartearen lokalean
  • Azaroaren 12an, Luis Mariano adinekoentzako zentro sozialean
  • Azaroaren 13an, Belaskoeneko adinekoentzako lokalean
  • Azaroaren 18an, Behobiako adinekoentzako lokalean
  • Azaroaren 20an, Palmera-Montero Gunean
  • Azaroaren 21ean, Iraso adinekoentzako zentro sozialean
  • Azaroaren 22an, Anaka-Puianako adinekoentzako lokalean
  • Azaroaren 26an, San Migeleko adinekoentzako lokalean
  • Azaroaren 29an, Palmera-Montero Gunean

Hitzaldi guztiak 18:00etan izango dira, hilaren 20an eta 21ean izan ezik: orduan, 10:00etan izango da hitzordua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude