Osasun Bidasoa plataformak eskualdeko osasun sistema publikoa hobetzeko proposamenak aurkeztu ditu. Aurkezpena Irungo Larreaundiko Auzo Elkartean egin da. Bidasoako eta Bortzirietako eskualdeetan osasun arreta publikoa hobetzeko proposamenak 30 urterako azpiegituretan inbertsio plan bat egitean datza.
Osasun Bidasoa plataformatik azaldu dutenez egin beharreko inbertsioak honako puntu hauek kontuan hartu beharko lituzke:
- Eskualdeko ospitalea handitzea, erantsitako eraikin bat eraikiz . Eraikin horretan ebakuntza gela berriak kokatuko lirateke eta kontsulta guneak handituko lirateke egungo ebakuntza gelek hartzen duten eremuan.
- Irungo hirugarren anbulatorioa eraikitzea Oinaurren. Behin prozesua hasita, behin behineko anbulatorio bat irekiko litzateke udaleko lokal batean, familiako mediku erizain eta administrariekin, Irun erdialdeko barrakoiak kentzeko.
- Oinaurreko anbulatorio berrian, familiako mediku eta erizainez gain, duela 20 urte baino gehiagotik ospitale zaharreko behin behineko lokal batean dauden Osasun Mentaleko zerbitzuak kokatzea.
- Irun erdialdeko egungo anbulatorioa handitzea eta berritzea, gaur egun barrakoiak dauden atzeko patioa eraikiz . Horrela, 1.500 metro karratu irabaziko lirateke
- Dunboako anbulatorioa berritzea eta handitzea, Osasun Publikoko profesionalak Oinaurreko anbulatorio berrian birkokatuz.
Halaber, espezialitate defizitarioetako profesional gehiago kontratatzea proposatzen da, egungo itxaron zerrendak murriztu ahal izateko. Ospitale instalaziorik behar ez duen arreta espezializatua anbulatorioetan eman beharko litzateke, herritarren alferrikako joan etorriak saihesteko eta ospitalea arintzeko.
OSASUN BIDASOA: HANDITU, BERRITU, HOBETU
Mobilizazioak
Era berean, Osasun Bidasoa plataformatik eskualdeko osasun sistemaren egoera salatzeko elkarretaratzeak antolatu dira. Hauek dira hurrengo mobilizazio datak, lekuak eta orduak:
- Hondarribiko anbulatorioa. Azaroak 16, osteguna, 14:00etan.
- Bidasoa Eskualdeko ospitalea. Azaroak 23, osteguna, 14:00etan.
- Irungo Zabalgune plaza. Abenduaren 2an, larunbata, 12:00etan.



