Kultura arloak herritar guztiei jakinarazten die irailaren 23tik aurrera familientzako sei tailer eskainiko direla Luis Vallet, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearen figura eta obra ezagutzeko.
Helburua herritarrak Iparralde hiribideko eraikinera erakartzea da, bai eta bere garaian haren inguruan egituratu zen mugimendu artistikora ere, begirada beti Mugarte proiektuan jarrita. Horretarako, zenbait jarduera egingo dira. Ildo beretik doaz Iparralde hiribideko eraikina mantentzeko egin diren beste urratsak ere, haren irudia hobetzeko eta gehiago ez hondatzeko, hala nola fatxadan olana bat jartzea.
Familientzako tailerren jarduera honek, gainera, bat egiten du Kultura arloak duen beste lan-ildo batekin: jarduerak hiriko auzoetara zabaltzea, hain zuzen ere, kultura deszentralizatzeko, beste publiko batzuengana iristeko eta ohiko espazioetatik kanpo ere eskuragarri jartzeko. Horrela, tailerrak hiriko zenbait auzo-elkarteren egoitzetan eskainiko dira. Sei tailer aurreikusi dira, eta bakoitzean bi saio egingo dira. Guztira, beraz, hamabi tailer emango dira:
Datak: (ostiraletan, 18:00 – 20:00):
– Irailak 23: Bost Puntu (Vallet) – Santiagoko auzo-elkartea
– Urriak 14: Sakatu botoia (Basterretxea) – Dunboako auzo-elkartea
– Azaroak 4: Hutsuneak (Oteiza) – San Migeleko auzo-elkartea
– Azaroak 18: Mugalariak (Vallet) – Elitxu auzo-elkartea
– Abenduak 2: Borobilak (Basterretxea) – Alde Zaharra-San Juaneko auzo-elkartea
– Abenduak 16: Zinekluba (Oteiza). Arbes Auzo Elkartea
Urtarrilean hasita, tailerrak berriz emango dira, honako egun hauetan:
– Urtarrilak 13: Bost Puntu (Vallet)
– Urtarrilak 27: Sakatu botoia (Basterretxea)
– Otsailak 10: Hutsuneak (Oteiza)
– Otsailak 24: Mugalariak (Vallet)
– Martxoak 10: Borobilak (Basterretxea)
– Martxoak 24: Zinekluba (Oteiza) – Kateako auzo-elkartea
Udalaren webgunean eman daiteke izena, www.irun.org helbidean.
Etxea
Iparralde hiribidean dago tailer-etxea. Proiektua 1956 eta 1958 artean gauzatu zen, eta arkitektoa zen Luis Valletek zuzendu zuen. Hormigoi armatuzko prisma zuri bat da, zutoin batzuen gainean pausatua. Arkitektura arrazionalistaren adibide da. Eraikinean beren lan artistikoa egin zuten Oteizak eta Basterretxeak eta, gainera, han bizi ziren.
Eraikinaren hasierako proiektua forma sinpleko edukiontzi bat zen, zutoin gainean paratutako kutxa bat: espazio irekiak eta argi naturala zituen gela guztietan. Ondoren, Oteizak eta Basterretxeak beren modura modulatu zituzten espazioak, teilatu lau bat gehitu zen eta beste bolumen bat gehitu zen, klera laborategi gisa erabiltzeko. Eraikinak bi solairu ditu fatxada nagusian eta hiru atzealdean, inguruaren desnibela dela eta. Aipatzekoak dira leihoen bost baoak eta, horien artean, balkoi ia kubikoak. Jorge Oteizak eta Nestor Basterretxeak Irunen gauzatu zituzten beren sormen-proiektuak 1957tik 1974ra.