Real Uniónek autobus berria du

Real Uniónek eta Autocares Unitravelek Irizar i8 modelo berria aurkeztu dute gaur arratsaldean San Juan plazan. Enpresak erosi berri du eta hemendik aurrera klubak lehen taldearen joan-etorrietarako erabiliko du. Lehen bidaia gaur bertan izango da, Real Unióneko lehen taldeak Galiziara bidaiatzeko, larunbatean CD Arenteiroren aurka jokatzeko Lehen Federazioko 1. Multzoko 4. jardunaldiko partidan.

Autobus berriaren eszenaratzean Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidente Igor Emery, Autocares Unitravel enpresako gerente Patricia Zugasti eta Irungo Udaleko Kirol delegatua Borja Olazabal izan dira. Fran Justo lehen taldeko entrenatzailea eta Joseca Márquez eta Antón Escobar lehen taldeko jokalariak ere San Juan plazara hurbildu dira.

Autobusa erabat beltzez errotulatuta dago, behealdean marra hori bat duela. Albo batean, zuriz, Real Unión Club irakur daiteke, eta bestean, Gu ere txuribeltz leloa. Atzealdean, Stadium Galeko beira-arasetan dauden lau Errege Kopak ikus daitezke.

Autobus berriaren ezaugarriak

Irizarrek egindako autobus berriak 15 metroko luzera du eta 58 plaza eta bi joko-mahai ditu, honako osagarri hauez gain:

  • Eserleku etzangarriak eta desplazagarriak
  • Erdiko beso-euskarria
  • Banakoen erretiluak eserleku guztietan
  • USB eserleku guztietan
  • Oin-euskarria
  • 220v-ko lau entxufe
  • WIFI
  • Hiru pantaila (monitoreak)
  • WC
  • Aurreko, atzeko eta alboko argiak
  • Hiru puntuko segurtasun-uhalak
  • Bideozaintzako kamerak
  • GPS lokalizatzailea
  • Hozkailua
  • Gurpiletako presio-sentsoreak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude