Ruben Lucasen lanak iragarriko ditu aurten Irungo Inauteriak

Ruben Lucas Garciaren lanak iragarriko ditu aurten Irungo Inauteriak. Irungo 2020ko inauterietako programaren barruan, inauteriak iragartzeko kartelen sariketa dago. Aurtengo edizioan, guztira, 25 kartel aurkeztu dira, eta inauterietan parte hartzen duten konpartsak izan dira irabazlea eta bigarrena (accesitaren irabazlea) aukeratzeko arduradunak.

Ruben Lucas Garciak “Tradición” tituluarekin aurkeztutako lana izan da 2020. urteko Inauteriak iragartzeko aukeratutako lana. Irabazleak 600 eurotako diru-saria jaso du. Accesita, berriz, Ioseba Imanol Vilas Molinaren “Jai Abordaia” lanarentzat izan da eta 200 eurotako diru-saria jaso du.

Epaimahaiak

Hain zuzen ere, konpartsa hauetako ordezkariek eratu dute epaimahaia: Jazzarte Dantza Taldea, El Pilar, Gazte Landetza, Elatzeta-22Academy, My Dance Studio, Escuela de Baile Carlos Zapirain, Irungo La Salle, Santiagoko Deabruak, eta Belaskoenea Auzokide Elkartea.

Aurkeztutako lanen erakusketa

Aurkeztutako lanetako batzuk Amaia Kultur Zentroko Erakusketa Aretoan izango dira ikusgai, otsailaren 14etik 29ra bitartean. Erakusketa asteartetik larunbatera zabalik egongo da, 18:00etatik 21:00etara, eta, igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude