TAOren kontratu berria esleitu da, lau eremu berriak barne

Atzo egindako Tokiko Gobernu Batzarrak Valoriza Servicios Medioambientales, S.A.-ri TAO kontratuaren esleipena onartu zuen. Kontratuaren esleipena bi urtekoa da, beste urtebetez luza daitezkeela eta urteko kanona 549.183,24 eurokoa urteko, BEZ salbuetsia.

Kontratu honetan aktibatuko dira lau eremu berriak: Artia, Larreaundi, Elizatxo eta Kostorbe-Gal. Izan ere, 2022an eta 2023an egindako azterlanen arabera, aparkatzeko lekuen defizit handia eragin du TAO zerbitzua abian jartzeak lau eremu horietan.

Azterlan horietan ondorioztatu zen aparkatzeko lekuek okupazio handia zutela eguneko ordu askotan eta asteko egun guztietan, eta bertan bizi ez diren pertsona ugariren ibilgailu asko ere hauteman ziren: eremu mugakideetakoak eta Irungo beste eremu batzuetakoak. Gainera, aparkatutako ibilgailuak gutxi mugitzen zituztela ere ikusi zen. Hortaz, Udaletik Ficobako disuasio-aparkalekuaren erabileraren sustapena azpimarratu nahi da.

Horregatik, TAO eremuak puntu hauetara zabaltzea proposatu da: 14. eremua – Artia | 15. eremua – Larreaundi | 16. eremua – Elizatxo | 17. eremua – Kostorbe-Gal. Horren xedea da egoiliarrek eremu horietan aparkatzea, baita beste edozein kausagatik bertan aparkatu behar dutenek ere. Guztira, bigarren fase hori martxan jarri eta gero, 1.196 plaza urdin, 6.473 plaza berde, 23 plaza gorri eta egoiliarrentzako 380 plaza zuri egongo dira; guztira, 8.072 plaza.

Egoiliarrentzako plazak 190etik 380ra pasatu dira, aurreko kontratuarekin alderatuta, nagusiki eremu hauetan: 4 – Pio XII.a | 5 – Santiago Beraun | 7 – Behobia | 8 – San Migel | 9 – Pinudi Antzaran.

Eremuen araberako arautzeaF

Lau plaza mota definitu dira araudian:

Eremu urdinean ibilgailua gehienez ere 120 minutu (2 ordu) utz daiteke plaza hauetan; egonaldi labur horiek funtzionalki erabilera tertziariokoak diren sektoreetan aplikatuko dira.

Eremu berdean, gehienez ere 270 minutuko egonaldiak baimenduko dira (4,5 ordu), lantoki inguruetako lanegunetako eskaerari erantzuteko.

Eremu gorria txandakatze altuko eremua: eremu hauetan doan aparkatu daiteke, baina 15 minutuz gehienez ere, eta ezingo da doako beste txartel bat hartu 3 ordu igaro arte.

Egoiliarrentzako eremua, zuria, eremuko egoiliarrek bakarrik aparka dezakete plaza hauetan.

Araupeko ordutegia

Araututako eremuetako ordutegi orientagarriak hauek dira:

1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 9 eta 12 eremuetan: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara. Larunbatetan 09:00etatik 13:30era.

13 Belaskoenea, 14 Artia, 15 Larreaundi, 16 Elizatxo, 17 Kostorbe-Gal eremuetan: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00era. Larunbatetan, kontrolik gabe.

7, 10 eta 11 eremuetan: Astelehenetik igandera 09:30etik19:30era, ordutegi jarraitua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude