Txiklea jende guztiak gustuko du, eta mota bakoitzak bere zapore berezia du. Hemen, nola egiten den eta haren historia kontatuko dizuet.Txikleak zapore gozo bat dauka. Duela gutxi oraindik txiklea zuhaitz batetik ateratzen zen, zuhaitz hori “txiklero” deitzen da.
Txiklearen historia
50. urtean kristo aurretik txiklea, “entrinako” erresina jaten zuten. XVI mendean, Espainiarrei maiek “chicozapotearen” zapa jaten erakutsi zieten. 1848garren urtean lehenengo txiklea merkatura atera zen, eta State of Maine Pure Spruce Gum deitzen zitzaion, bere asmatzailearengatik: John Curtis. 1869ko abenduaren 28an, William F. Semple txiklearen asmatzailea da, patentatzeagatik. 1928an lehenengo txikle-globoaren errezeta asmatu zen, Walter Diemerrek. Bere kolore arrosa kasualitatea izan zen, eta handik aurrera kolore hori oso ezaguna eta arrunta egin zen. 1941. urtean soldaduen artean txiklea bana-tzen zen janariarekin, horrela ezagunagoa egin zen jendearen artean. 1950. urtean txiklea azukrerik gabe agertzen da.
Gauza onak eta txarrak
Laborategi asko daude txiklea jatea ona dela esaten dutenak, memoria, kontzentrazioa hobetzeko, antsietatea eta estresa gutxitzeko. Garunaren gaixotasun zenbait ken dezake. Saguekin egindako esperimentu batean, saguei haginak kendu zizkieten, eta ikusi zuten saguek ezin zutela koska egin eta horregatik ezin zuten ez ikasi ez memorizatu. Onozuka doktoreak jatea ona zela garunaren zati baterako esan zuen. Doktore askok txiklea jatea ona dela esaten dute; adibidez kontzentrazioa hobetzen du, estresa kentzen du eta abar. 2002. urtean azterketa batean denei txiklea jaten utzi zieten eta 35% gehiagok hitzak gogoratzeko kapazitatea lortu zuten eta ondorioz nota hobeak atera zituzten. Estatu Batuetako soldaduei Lehenengo Mundu Gerran txiklea banatzen zi-tzaien estresa garaitzeko.
Onak
Kon-tzentrazioa hobetu, ahoko garraztasuna kentzen dute, txan-txarra murrizten dute eta erretzeari uzten laguntzen du.
Txarrak
Txantxarra sortzen dute, trastornoak sortu, masailetako mina, eta bigarren mailako ondorioak koloratzaile eta aromek.
Beste efektu batzuk
Gosea murrizten du; hau da, jan duzulako sentsazioa daukazu eta ez duzu jateko gogorik.
Laura BaroIrungo La Salle 6. maila