Udal Euskaltegiko ikastaro trinkoen hirugarren txandarako izen ematea egin ahalko da astelehenetik aurrera

Irungo Udal Euskaltegiak abian jarriko du ikastaro trinkoen hirugarren txanda. Hirugarren txandako ikastaroa apirilaren 28an hasi eta ekainaren 20an bukatuko da. Izena eman nahi dutenek horretarako aukera izango dute martxoaren 17tik 28ra.

Goizeko txandan izena ematen dutenak lau orduz arituko dira euskara ikasten eta arratsaldeko txandan, aldiz, 3 orduz.

Gainera, LANNAHI programako baldintzak betez gero, ikastaro trinkoa doakoa izango da. Ikastaroa doakoa izateko baldintza hauek bete behar dira. Batetik, Lanbiden lan eskatzaile bezala inskribatua egotea. Bestetik, langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea. Ikastaroa doan egiteko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleek, ohiko matrikula ordaindu beharko dute. Ordaindutako kopurua udalak urtero ateratzen duen beka deialdiaren bidez berreskuratzeko aukera izango dute.

Izen ematea

Lannahi programan interesa dutenek izenematea internet bidez egin beharko dute SAC24h webgunea (www.irun.org/sac) edo hirian zehar kokatuta dauden autozerbitzu terminalak erabiliz. Horretarako, Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk (NA elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) erabili beharko dituzte. Gainontzeko ikasleek, izenematea euskaltegian egin beharko dute.

Eskaria egiteaz gain, mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943 50 52 73 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude