Diabetesaren Aurkako Munduko Egunaren harira, Irungo Udalak jakinarazten du bihar ostiralean, hilak 14, gauez, udaletxeko fatxada urdinez argituko da. Argiztapen berezia “Mi Dulce Guerrero contra Diabetes Tipo 1″ erakundearen eskariz egingo da.
- Motako Diabetesa
Ekintza honen bidez, 1. Motako Diabetesa ikusarazi nahi da. Gaixotasun autoimmune horren ezaugarria odoleko azukre-mailen handitzean datza, pankreak ez baitu intsulinarik sortzen. Gaixotasun hori larritzat tipifikatuta dago, eta, gainera, orain arte ez du sendabiderik. Informazio gehiago, webgune honetan.



