2023ko Irun Zuzenean musika jaialdiko lehenengo parte hartzaileak konfirmatu dituzte

Irungo Udalak Irun Zuzenean festibalaren 2023ko ediziorako konfirmatutako lehenengo taldeak iragarri ditu. Kultura Arloak zuzeneko musikaren alde egiten duen apustu nagusia da Irun Zuzenean.

Iaz arrakasta izan, eta, aurten, berriz ere egingo da Irun Zuzenean festibala, hiriko indie eta rock jaialdi nagusia, 2023ko irailaren 29 eta 30ean. Edizio honetarako konfirmatutako lehenengo parte hartzaileen artean, Nada Surf, Shinova eta Morgan daude.

Sarrerak astelehen honetan jarriko dira salgai, 30 euroan bi egunetarako, Ticketmaster eta Wegow web plataformetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude