Asteburu honetan, maiatzaren 11n eta 12an, 2024ko Oztopo Jauziko II Anagan Kopa jokatuko da Irunen, Jaizubia hipikan. Guztira 6.000 euro banatuko dira eskudirutan eta maila bakoitzeko lehen sailkatuentzat opariak izango dira. Anagan Kopako Fase honetako Sari Nagusia igande eguerdian jokatuko da eta bertan, estatuko zaldizko eta amazona onenetakoak ikusteko aukera izango da. Txapelketa hau Euskadiko Hipika Federazioak eta Irun, Heras (Kantabria), Zizur (Nafarroa) eta Mungiako (Bizkaia) klubek elkarlanean antolatzen dute.
Jaizubia Zaldiketa Eskolako presidenteordeak, José Antonio Niñok, aurkezpenean nabarmendu duen bezala. “180 irteera izango dira asteburuan eta parte-hartzaileen artean zaldizko profesionalak daude, hala nola Kevin González de Zárate (Espainiako Hipika Federazioaren 2024ko rankingean 11. zenbakian dagoena), Peio Elorduy (RFEHE rankingean 20. postuan). Rubén Gómez (RFEHE rankingean 42. postuan) edo Xabier Zabaleta besteak beste. Halaber, gazteen kategorietan punta puntan dabiltzan zaldizko eta amazonak lehiatuko dira, baita, Jaizubia Zaldiketa Eskolako gazte-promesak, zein EAEko beste lekuetatik, Nafarroatik eta Kantabriatik etorritako gazte-promesak ere”
Xabier Berrotaran Irungo klubeko zuzendari teknikoak azpimarratu duenez, “estatu mailan indar handia duen kopa da, eta parte-hartze handia du. Oso proba lehiakorrak eta ikusgarriak izaten dira. Izen handiko zaldizkoak eta etorkizuneko promesak gertutik ezagutzeko aukera ere eskaintzen dute, eta Irungo kluba ingurune pribilegiatu batean kokatuta egonik, asteburuaz gozatzeko plan erakargarria eskaintzen digu. Badirudi eguraldia ere lagun izango dugula, beraz, jendea kirol ikusgarri hau ikustera animatu nahiko genuke”.
Larunbateko hitzordua 9:30etan hasiko da eta igandekoa ordu erdi lehenago. Altuera ezberdinetako jauziak izango dira. 0,50 metrotik 1.30 metrora eta gerturatzen direnen iritsiera errazteko, ibilgailuentzako aparkalekuak Txingudi Ikastolan eta Urdanibia Jauregiaren inguruan