2025ean, orain arte, Irungo Udalak 2,2 milioi euro jarri ditu eskoletan inbertsioak egiteko eta familiei laguntzeko; zehazki, 900.000 milioi ikastetxeak garbitzeko eta 1,3 hobekuntza eta mantentze lanak egiteko.
11.300 ikasle baino gehiago dituzten unibertsitatetik kanpoko 30 bat ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan egin dira inbertsioak, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzak eta Helduak.
Gaur goizean, Irungo alkate Cristina Laborda eta Irungo Udaleko Hezkuntzako eta Gazteriako ordezkari Sandra Caballero Elatzeta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean izan dira, eta, zuzendaritzako kideekin eta irakasle eta ikasleekin batera, ikasturteari hasiera emateko ekitaldian parte hartu dute.
Behin ikasleek harrera eginda, alkateak ikastetxearen garrantzia nabarmendu du, baita osatzen duten profesionalen lanarena ere. Alkateak adierazi duenez, Irungo Udalak lanean jarraitzen du, instalazioak egokiak, seguruak eta modernoak izan daitezen eta, horrela, ikasleak ikasketetan erabat garatu ahal izan daitezen. “Ikastetxeak hobetzeko eta familiei laguntzeko inbertsioak egiteko konpromiso sendoa dugu, ikasle bat ere atzean ez geratzeko eta ikasle guztiek hezkuntza publikoan baldintzarik onenetan parte hartzeko”, aipatu du Cristina Labordak.
Hezkuntza Arloak 1,3 milioi euro inbertitu ditu: 450.000 euro, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta helduen hezkuntzako ikastetxean; 345.000 euro, argi, gas, gasolio eta ur hornikuntzan; 200.000 euro, familiek ikasmateriala erosteko eta Udaleko arloek antolatzen dituzten jardueretan parte hartzeko laguntzetan; 167.000 euro, mantentze lanetan, haur eskolak barne; 100.000 euro jolastoki inklusiboen sorkuntzarako; eta 46.000 euro, ikastetxeentzako eta guraso elkarteentzako diru-laguntzetan eta zazpi atezainetan.
Elatzeta ere martxan
Elatzeta ikastetxeak Haur eta Lehen Hezkuntzako 414 ikasle ditu, eta bertako inbertsio nagusia leihateak berritzea da. Gainera, datorren udarako (2025eko aurrekontuarekin) haur jolastoki inklusiboaren obrak aurreikusten dira, 100.000 euro inguruko aurrekontuarekin. Bestalde, ikasturte bakoitzaren hasieran bezala, urtero hiriko ikastetxeak bisitatzen jarraitzeko asmoa adierazi du alkateak, ikasturte hasiera hezkuntza komunitatearekin batera bizitzeko.



