80 parte-hartzaile izan dituzte aurtengo udan egin diren IrunTech tailerrek

Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, IRUN TECH tailer teknologikoak antolatu ditu aurten ere. Uda honetan, 80 pertsonak parte hartu dute programatutako zortzi prestakuntza-proposamenetan, eta guztiek edukiera bete zuten.Era berean, aurtengo edizioaren balorazioa oso ona izan da.

Bidasoa bizirikek eskaera handia eta aurreinskripzioetan erakutsitako interesa nabarmendu ditu, bai hezitzaileek eta familiek hurrengo deialdietan esperientzia errepikatzeko nahia adierazi dute.

Jarduerak 8 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendu zaizkie, eta uztail eta abuztuan egin dira Irun Factoryn. Tailer bakoitzak gai berritzaileak landu ditu, hala nola itsas hondoaren esplorazioa, larrialdi egoeretan robotika, etorkizuneko hiriak edo kirola eta teknologia uztartzea.

Tailerren edukia

Programaren barruan, parte-hartzaileek aukera izan dute itsas animalietan inspiratutako robotak diseinatu eta programatzeko, erreskate misioetarako prototipoak sortzeko, hiri adimendunetarako irtenbide berritzaileak esperimentatzeko eta robotika eta kirola uztartzen dituzten erronka kolaboratiboetan parte hartzeko. Esperientzia horiei esker, ezagutza zientzian, teknologian, ingeniaritzan, arteen arloan eta matematiketan indartu dute, baina baita sormena, talde-lana eta arazoen konponketa bezalako balioak ere.

“Tech tailerren arrakastak erakusten du gure eskualdean interes handia dagoela ikaskuntza, sormena eta dibertsioa uztartzen dituzten ekimenen alde. Bidasoa bizirikeko presidentearen hitzetan, ekimen hauek sustatzen jarraitu nahi dugu, bokazioak pizten dituztelako eta belaunaldi berriak etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen dituztelako”, adierazi du Nuria Alzagak, Bidasoa bizirikeko presidentak.

Halaber, Alzagak gehitu du” etorkizuneko edizioetan ere lanean jarraituko dugu, tailer hauek eskualdeko aisialdi eta hezkuntza erreferente bihurtzeko helburuarekin”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude