Irungo Udalak 340.000 euro baliatuko ditu udan zehar hiriko ikastetxeak hobetzeko

Ohikoa denez, Irungo Udalak hiriko ikastetxeak egokitu eta eraberritzeko lanak egiteko aprobetxatuko du uda. Horrela, erabiltzaile guztien ongizatea ziurtatzeko lanak egingo dira, eta, gainera, kanpainaren barruan, ikastetxeen eskaera batzuei erantzungo zaie.

Uda honetan, Udalak 340.000 euro jarriko ditu, hiriko ikastetxeetan hamabost lan baino gehiago egiteko –kontu sail horretaz gain, badira eraikinak mantentzeko 110.000 euroko kontu sail bat, instalazioak zaintzeko 26.000 euroko bat eta haur eskoletarako eta udal haurtzaindegirako kontu sail bana–.

Udan egitekoak diren lan guztien artean, aipatzekoak dira Elatzeta HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikineko leihoak ordezkatzekoak, energia aurreztea ekarriko baitute; Belaskoenea HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikinean joan den udan galdara aldatu izanari esker lortutako aurrezpena hobetzekoak; eta Dunboa HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikineko eta Belaskoenea HLHIko Haur Hezkuntzako eraikineko komunak birmoldatzekoak, mugikortasun urriko irakasle, ikasle eta erabiltzaileen beharrei erantzungo baitiete. Era berean, nabarmentzekoak dira Eguzkitza HLHIko kirol eremuko hesiak ordezkatzeko lanak, erabiltzaileen segurtasuna bermatuko baitute.

Zehazki, hona hemen egingo diren lan nagusien zerrenda:

  • Dunboa HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikineko lehen solairuko komuna eraberritzea (39.615,40 €)
  • Elatzeta HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikineko lehen solairuko leihoak ordezkatzea (45.930,45 €)
  • Txingudi Ikastolako gimnasioko zorua lixatu eta bernizatzea (8.016,25 €)
  • Belaskoenea HLHIko Haur Hezkuntzako eraikineko lehen solairuko komunak eraberritzea (44.891,00 €)
  • Dunboa HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikinaren mendebaldeko fatxadako behatoki erdizirkularra ordezkatzea (15.421,20 €)
  • Lekaenea HLHIko gimnasiora sartzeko ateak hornitu eta ordezkatzea (9.795,43 €)
  • Lekaenea HLHIko musika gelan eta beronen ondokoan euskarria ordezkatzea eta binilozko zolagaina jartzea (6.902,05 €)
  • HHIko eraikinaren barrutik estalkira igotzeko bide bat sortzea (8.130,27 €)
  • Belaskoenea HLHIko Lehen Hezkuntzako eraikineko berogailuak ordezkatzea (18.697,44 €)
  • EGUZKITZA HLHIko PATIOKO KIROL EREMUKO HESIAK ORDEZKATZEA (46.609,20 €)
  • HHIko eraikineko berokuntza instalazioa egokitzeA (3.388,00 €)
  • Toki Alai ikastetxeko Lehen Hezkuntzako eraikinetik (siusetik) baso eskolara joateko bide bat sortzea (10.635,90 €)
  • Toki Alai ikastetxeko lehen hezkuntzako eraikineko (siuseko) fatxadako horma atala konpontzea (8.215,90 €)

Proiektuak

  • Dunboa HLHIko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eraikinetako galdarak aldatzeko proiektua idaztea (8.342,95 €)
  • Iraun sehaska haur eskolako fatxadak birgaitzeko proiektua idaztea (8.463,95 €)

Ikasturtean zehar egindako lanak

Txingudi ikastolako haur hezkuntzako eraikinaren kanpoko korridorean baoak ixtea eta leihoak jartzea (7.832,97 € + 6.278,69 €)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude