2023an zehar haurrekin eta nerabeekin loturiko jarduera asko egin dira hirian. Sergio Javierrek GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria arloko ordezkariak aurreko urtean egindako ekintzen eta horien emaitzen errepasoa egin du Palmera Monteroko Txikilab haurtxokoan gaur. Ordezkariarekin batera, bertan izan dira Haurtxokoetako dinamizazioaz arduratzen den Txiribuelta Elkarteko ordezkaria, Carlos Subijana eta Irati Díaz, haurtxoko sarearen koordinatzailea.
GazteARTEan-eko ordezkariaren esanetan: «Haurretan eta nerabeetan inbertitzea etorkizun hobe baten aldeko apustua egitea dela uste dugu. Horregatik, haurrak eta nerabeak beti udal-politiken ardatzean egoteko lanean jarraitzen dugu, eskubideen ikuspegi batekin, programa hezitzaile eta sozialak sustatuta, haurren eta horien senideen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko helburuarekin.
Hitzetatik harago doan konpromisoa da, eta horren erakusgarri dira Erdialdeko haurtxoko berriaren irekiera, Gipuzkoa hiribideko 8.ean, eta HaurARTEan programa, tokiko ikaskuntza-komunitate bat sortzeko helburua duena, haurren eskubideak eta haurtzaroko ikuspegi baten arabera lan egitearen eta heztearen inplikazioak jorratzeko, familiei eta hezitzaileei zuzenduta.
Haurtxokoak, familien aliaturik onenak
2023ko otsailean, Erdialdeko haurtxoko berria ireki zen. Horrela, Udalaren haurtxoko sareak 5 zentro ditu jada, eta erreferentziazko espazio gisa sendotzen da ikasteko, sormenerako, kultur adierazpiderako eta komunitateko parte-hartzerako 4 eta 11 urte arteko haurrentzat.
Haurtxokoak urritik ekainera irekitzen dira, eta jarduera-programa bat eskaintzen dute ikasturtean zehar, haurrei zuzendutako sormenezko jarduera kitzikagarri, dibertigarri eta hezitzaileak egiteko aukera emanez hala haurrei nola horien familiei. Horrela, ikasten, sortzen eta garatzen jarraitzen dute, jolas-jarduera aktiboen, elkarlanaren eta esperimentazioaren bitartez.
Haurtxokoen ohiko programazioa astelehenetik ostiralera eskaintzen da, publikoa adinaren arabera honela banatuta: 4 eta 8 urte arteko haurrak astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan joaten dira, eta 9 eta 11 urte artekoak, aldiz, ostiralero.
Hona hemen haurtxokoetako parte-hartzearen xehetasunak.
| 2021 | 4-8 urte | 9-11 urte | |||||
| Haurtxokoa | Al.-az. | Ar.-og. | Or. | Guztira | |||
| KATEA | 8 | 9 | 7 | 24 | |||
| LAPITZE | 19 | 20 | 12 | 51 | |||
| TXIKILAB | 20 | 19 | 20 | 59 | |||
| EL RANCHO | 16 | 14 | 9 | 39 | |||
| Guztira | 63 | 62 | 48 | 173 | |||
| 2022 | 4-8 urte | 9-11 urte | |||||
| Haurtxokoa | Al.-az. | Ar.-og. | Or. | Guztira | |||
| KATEA | 13 | 20 | 28 | 61 | |||
| LAPITZE | 19 | 23 | 13 | 55 | |||
| TXIKILAB | 25 | 26 | 23 | 74 | |||
| EL RANCHO | 20 | 26 | 11 | 57 | |||
| Guztira | 77 | 95 | 75 | 247 | |||
| 2023 | 4-8 urte | 9-11 urte | |||||
| Haurtxokoa | Al.-az. | Ar.-og. | Or. | Guztira | |||
| KATEA | 16 | 27 | 16 | 59 | |||
| LAPITZE | 23 | 26 | 11 | 60 | |||
| TXIKILAB | 24 | 26 | 25 | 75 | |||
| EL RANCHO | 28 | 24 | 17 | 69 | |||
| ERDIGUNEA | 49 | 49 | 28 | 126 | |||
| Guztira | 140 | 152 | 97 | 389 | |||
Sormenezko tailerrak, larunbaterako plana
Haurtxokoen eskaintza osatzeko, sormenezko tailerrek sormena modu hezitzaile eta dibertigarrian lantzeko aukera ematen diete 4 eta 8 urte arteko haurrei, zenbait diziplina artistikoren bidez. Tailer horiek larunbat goizetan egiten dira. Ekimena 2021ean hasi zen, 20 parte-hartzailerekin. Hurrengo urteetan, haur kopuruak gora eta gora egin du, eta 2022an eta 2023an plaza guztiak bete dira.
Familia ta lagun
Urritik ekainera bitarte, hileko larunbat batean, 4 eta 11 urte arteko haurrak eta beren familiak aisialdiaz gozatzeko elkartzen dira, sormenezko askotariko jarduera dibertigarri eta hezitzaileen bidez, hala nola ur-kirolak, Family chef sukaldaritza-tailerra edo bizikleta txangoak. Familia ta lagun programak 438 parte-hartzaile izan zituen 2023an.
HaurARTEan
Beste guztien gainetik nabarmendu den programa bat da HaurARTEan, Haurren eta Nerabeen I. Planaren ekintza-ildo nagusietako bat.
2023ko HaurARTEan programaren barruan, aipagarriak dira urte osoan zehar egindako guraso eta hezitzaileentzako tailer-blokeak eta 2023ko azaroan abiarazitako 0-2 urtekoentzako programa. Ekimena jaiotzan eta hazieran familiei laguntza emateko sortu zen, eta zenbait tailerretan oinarritzen da, haurdunei nola 0-1 eta 1-2 urteko haurrak dituzten familiei zuzenduta, familiei laguntza eta babesa emateko helburuarekin.
Tailer horiek hazieran espezializatutako adituek ematen dizute, eta Erdialdeko haurtxokoan ematen dira.
Hitzaldi eta tailerren blokearen kasuan, nabarmena da parte-hartzaile kopuruan izandako igoera: 170 parte-hartzaile 2022an eta 275 parte-hartzaile 2023an.
2022
- blokea. Hezkuntza digital positiboa: 90 lagun
- blokea. Errespetuzko haziera: 80 lagun
GUZTIRA 170 parte-hartzaile
2023
- blokea. Nola eraiki harreman osasuntsuak: 110 lagun
- blokea. Haurtzaro osasuntsu baten alde: 165 lagun
GUZTIRA 275 parte-hartzaile
Emaitza horiek programaren arrakasta berresten dute, eta erakusten dute babes sareak ehundu behar direla familien artean, haurtzaroan eta nerabezaroan oinarrituta.



