Irungo Udalak jakinarazi duenez, 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, HAZ hautesleku gisa gaitu behar denez, HAZren bulegoa itxita egongo da larunbat honetan, apirilaren 20an. Gainera, arrazoi beragatik, apirilaren 22ko goizeko irekiera goizeko 11.00etara atzeratu da.
Gogoan izan telefonoak, egoitza elektronikoak eta autozerbitzuko terminalek ohiko ordutegia eta zerbitzua izango dutela. Telefonoak 010 eta 943505152 dira eta astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara eta larunbatean 8:30etatik 13:30etara zerbitzua ematen dute. Autozerbitzuko terminalak berriz, astelehenetik igandera, 8: 00etatik 22:00etara. Azkenik, egoitza elektronikoak asteko egun guztietan etenik gabe funtzionatzen du.



