Asteburuan AHTaren lanek etenak eragingo dituzte trenen zirkulazioan Hernani eta Irun artean

Irungo Udalak jakinarazi duenez, AHTaren lanak direla-eta, asteburu honetan, hilak 27 eta 28, Renfek bertan behera utziko ditu Hernani eta Irun arteko tren zerbitzuak, bi noranzkoetan. Alternatiba bat eskaintzeko, Renfek autobus zerbitzua jarriko du martxan.

Aldiriko zerbitzua

ETSk zerbitzu egiten ez duen orduetan, Hernani eta Irun arteko bidea autobusez egin ahalko da.

Honako hauek izango dira autobusen abiapuntu eta helmugak:

  • Irunen, geltokia
  • Katean, suhiltzaileen parkea eta Elizatxo hiribidea (Molino errepideko bidegurutzea)

ETSk zerbitzu egiten duen orduetan, berriz, bidaiariak Pasaian aldatu ahalko dira autobusera.

Geraleku hauek erabili ahalko dituzte:

  • Irundik Hernanira bidean, Pasaia, Herrera, Intxaurrondo, Ategorrieta, Donostia, Loiola, Martutene eta Hernani
  • Hernanitik Irunera bidean, Hernani, Martutene, Loiola, Donostia, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera eta Pasaia

Distantzia ertaineko zerbitzua

Bidaiariek Irun eta Andoain artean aldatu beharko dute autobusera, bi noranzkoetan, eta bideko geraleku guztiak erabili ahalko dituzte, Hernani erdialdekoa izan ezik.

 

Distantzia luzeko zerbitzua

Irundik eta Donostiatik abiatzen diren distantzia luzeko trenen erabiltzaileek ere errepidetik egin beharko dute bidearen zati bat:

– Apirilaren 27an eta 28an Madrildik Irunera bidaiatzen dutenek, Tolosa eta Irun artekoa

– Apirilaren 26an Madrildik Donostiara 22:42an iristen den Alvia hartzen dutenek, Donostia eta Irun artekoa

– Apirilaren 27an eta 28an Irundik Madrilera bidaiatzen dutenek, Irun eta Tolosa arteko zatia

– Apirilaren 29an 05:32an Donostiatik Madrilera abiatzen den Intercitya hartzen dutenek, Donostia eta Tolosa artekoa

– Apirilaren 27an eta 28an Donostiatik Coruña eta Vigora bidaiatzen dutenek, Zumarraga eta Gasteiz eta Donostia eta Gasteiz artekoa, eta egun beretan Coruña eta Vigotik Donostiara bidaiatzen dutenek, Gasteiz eta Zumarraga eta Gasteiz eta Donostia artekoa

– Apirilaren 27an, 28an eta 29an Bartzelonatik Donostiara bidaiatzen dutenek, Iruñea eta Zumarraga eta Iruñea eta Donostia artekoa

– Apirilaren 27an, 28an eta 29an Donostiatik Bartzelonara bidaiatzen dutenek, Zumarraga eta Iruñea eta Donostia eta Iruñea artekoa

– Apirilaren 27an eta 28an Donostiatik Gasteizera bidaiatzen dutenek, Donostia eta Gasteiz eta Zumarraga eta Gasteiz artekoa

– Apirilaren 27an eta 28an Gasteiztik Donostiara bidaiatzen dutenek, Gasteiz eta Donostia eta Gasteiz eta Zumarraga artekoa

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude