Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi du San Pedro eta San Martzial jaietan joko duten bertako taldeak aukeratzeko bozketa epea datorren astelehenean, hilak 29 zabalduko dela. Bozketa Irunen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona guztientzat irekita dago. Aukeratutako talde bakoitzak ekainaren 22an eta 23an joko du.
Aurten ere, bertako taldeek Urdanibia plazan ekainaren 22an eta 23an egingo diren kontzertuetan talde gonbidatu gisa aritzeko aukera izango dute. Bozkatzeko interesa duen pertsona orok, maiatzaren 5 arte izango dute botoa emateko aukera, udal webgunearen bidez.
Gogoratu behar da aurten, berrikuntza gisa, ekainaren 22an hasierako talde gonbidatu gisa jardungo duen taldeak, taldeko kideen % 70ak behintzat 18 eta 25 urte izan beharko ditu.
Ekainaren 22an hasierako gonbidatu gisa jardun nahi duten taldeak honako hauek dira:
- Kitzika
- Ankerra
- Proto Kadaver
Ekainaren 23an hasierako gonbidatu gisa jardun nahi duten taldeak honako hauek dira:
- Apaga y Vámonos
- True Colours
- Rojo-Benitheprod
- Santalla
- Supernova Noise
- Ras Miguel
- Slimfit



