Udal Euskaltegiaren udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea maiatzaren 25ean irekiko da

Sandra Caballero Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak eta Miren Tolosa Udal Euskaltegiko zuzendariak prentsa agerraldia egin dute gaur, udako ikastaro trinkoen matrikulazio epeak eta xehetasunak aurkezteko. Ikastaro hauek uztailean eta abuztuan eskainiko dira, eta euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrek maiatzaren 25etik ekainaren 5era bitartean eman beharko dute izena. Caballerok azpimarratu duenez, udako sasoia aukera bikaina da hizkuntza lantzeko, maila guztietara egokitutako eskaintza baitago.

Ikastaro trinkoen egitura eta ordutegiari dagokionez, uztaileko txanda, uztailaren 2tik 30era bitartean jokatuko da. Eskolak egunero emango dira, 4 orduko saioetan, 09:00etik 13:15era. Abuztuko txanda, abuztuaren 3tik 31ra bitartean izango dira eskolak. Ordutegia uztailekoaren bera izango da, egunero 4 orduz, 09:00etatik 13:15etara.

Izen ematea telematikoki

Aurten, ikasleak onartzeko prozeduran berrikuntza garrantzitsu bat txertatu da. Aurrerantzean, onartua izateko eskariak modu telematikoan aurkeztu beharko dira Irungo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, edota hirian zehar banatuta dauden autozerbitzu terminalak erabiliz. Izapide hori egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da sinadura elektronikorako sistemaren bat izatea (hala nola Irun Txartela edo BAKQ).

LANNAHI

Bestalde, LANNAHI egitasmoaren onuradun direnek baldintza bereziak izango dituzte eta 20 euro baino ez dituzte ordainduko ikastaro trinko bakoitzeko. Gainerako ikasleek, izen-ematea egiteaz gain, mailaketa proba bat egin beharko dute, salbu eta une honetan Udal Euskaltegian ikasten ari badira edo aurreko ikastaroan aritu badira. Proba hori egiteko, izena eman ondoren 943 50 52 73 telefonora deitu beharko da hitzordua eskatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude