Irungo Udalak jakinarazi du Hemokromatosiaren Munduko Astea 2024ko ekainaren 1etik 7ra ospatuko dela eta udaletxearen fatxada gorriz argiztatuko dela ekainaren 7an, ostirala, 21:30ean, Espainiako Hemokromatosi Elkarteak hala eskatuta.
Ekintza honen helburua da herentziazko hemokromatosiari buruzko kontzientzia sortzea. Nahasmendu genetiko bat da, oso ohikoa, eta munduko herrialde guztietan gertatzen da. Ezaugarria du burdina metatzen dela.
Hermakromatosiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Espainiako Hemokromatosi Elkartearen webgunean.



