Aurten ere udaletxea barrutik ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira

Irungo Udalak antolatuta, Bidasoa Bizirikekin lankidetzan, Udaletxea ezagutzeko bisita gidatuen beste programa bat jarri da abian. Hiriko eraikin enblematikoenetako hau San Juan plazan dago, eta hiriaren historia modernoaren gertakari esanguratsuenetako askoren lekukoa da. Ekimen honen helburua da, iaz gertatu bezala, Irungo ondare historiko eta kulturalari balioa ematea.

Izen-ematea Maiatzetik azarora arte, hilabete bakoitzeko azken larunbatean, bisita bikoitz bat egingo da, 11:00etan, euskaraz, eta 12:00etan, gaztelaniaz. Bisita gidatua udaletxeko gela garrantzitsuenetan barrena egingo da. Lehenengo bisita maiatzaren 27an, larunbatarekin, hasiko da. Bisitak ordubete inguru iraungo du, eta beti San Juan plazan elkartuko dira bisitariak.

Jende ororentzako eta doakoa izango da jarduera. Bisitan parte hartu nahi duenak izena eman dezake 943 020732 telefonora deituta edo Luis Mariano lorategietako turismo-bulegora joanda.

1763tik gaur arte Irungo udaletxea, Gipuzkoako gehienak bezala, XVIII. mendean eraikitakoa, eta garai hartan Europan modan zegoen estilo barrokoko eraikina da. 1756an hasi ziren eraikitzen, Fernando VI.a errege zela, eta 1763an inauguratu zuten, ordurako Karlos III.a errege zela. Horregatik ikusten da bere profila ate nagusiaren gaineko medailoian. Arkitektoa Felipe Crame izan zen, Donostiako gotorlekuko ingeniari komandantea. Udal Kontzejuko burua, aldiz, Domingo Olazabal Rameri zen, Arantzateko jauna, gerora hiriko lehen alkatea izango zena, 1766ko otsailaren 27an Hondarribitik guztiz bereizi zenean. Eraikinaren eraikuntzarekin, bertako aretoekin edota udaletxearen barruan ikusgai dauden udal-pinakotekako obren balio handiarekin lotutako beste gai batzuk ere argituko dira bisitan, besteak beste.

Online bisitak

Gogoan izan, halaber, aukera dagoela udaletxearen bisita birtuala egiteko, Hirigintza arloak iragarri zuen moduan. Proiektu berritzaile hori Udalaren webgunean dago txertatuta. Bisita birtuala San Juan plazan hasten da eta, San Juan Harria eta eraikinaren fatxada nagusia ikusi ondoren, bisitariak eraikinera sar daitezke. Bertan, informazio-puntuak sortzen dira zenbait objekturen gainean, hala nola beirateak, udal-pinakotekako margolanak edo sarrerako kanoiak. Ibilbide birtuala egiteko esteka hau da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude