Kadeteak 11. izan dira Galiziako Sprint Kopan

Joan den asteburuan, ekainaren 1ean eta 2an, kadete mailako Sprint Kopa ospatu zen Verducion (Galizia). Bertan, Santiagotarrak-urbycolan 11. geratu zen 80 talde baino gehiagoren artean. Batez ere, sekzioko neskek kopan lortutakoak nabarmendu behar dira.

Larunbatean banakako ontzien txanda izan zen. K1 500 metrotan, B mailako Eider Cecilia kadeteak zortzigarren postu bikaina lortu zuen eta June Arrastua taldekideak hamabigarrena. Nora Arana A kadetea ere hamabigarrena izan zen. Igandean taldekako ontziak lehiatu ziren: Nora Arana eta Eider Ceciliaren K2 eta June Arrastua eta Katixa Francoren K2. Katixa, June, Eider eta Norak osatutako K4a bosgarren izan zen eta Enara Parada, Araia Sánchez, Irati Escribano eta Nerea Eguigurenek osatutakoa zortzigarren. In

K2 mistoaren kategorian, Ibai Aramburuk eta Katixa Francok hamabigarrena lortu zuten.

Horrela hasten dute kadeteek pista denboraldia, emaitza bikainekin, negu osoko lanaren ondorioz. Hala ere, hau ez da hemen amaitzen, Santiagotarrak-Urbycolan taldea asteburu honetan berriro lehiatuko baita, baina oraingoan maratoian.

Asteburu honetan

Datorren asteburuan, ekainaren 8an, larunbata, Santiagotarrak kirol elkarteak banku mugikorreko arraun taldeak Euskadiko Txapelketan parte hartuko du, banku mugikorrean, Legution, 09:00etatik aurrera.

Euskal klub guztiek parte hartzea espero da, 600 kirolari baino gehiagok 150 ontzitan baino gehiagotan parte hartuz. S.D.Santiagotarrak-BMko banku mugikorreko arraun taldeak 72 kirolarirekin parte hartuko du 41 ontzitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude