Joan den maiatzaren 14an Irun Ekintzan Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Itunaren Kontseilu Nagusiak bilera egin zuen, Ficoban. Irungo Udalak sustatzen du Irun Ekintzan. Horrela, Irungo alkate Cristina Labordak eta Ekonomiako eta Hiri Bultzadako ordezkari Miguel Ángel Páezek ez ezik, talde politiko guztietako, prestakuntza zentroetako eta hirugarren sektoreko enpresetako ordezkariek parte hartu zuten bileran.
«Urteroko bilera honek aukera ematen digu abian diren ekintzen balantzea egiteko eta beste ekimen berri batzuk sustatzeko, Irungo enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzen jarraitzeko. Era berean, lan merkatuaren beharretara egokitutako prestakuntza eta enplegua sustatzen jarraitzea onartu genuen, eta lanik ez duten pertsonei eta lan aukera bat bilatzeko zailtasun gehigarriren bat dutenei laguntzea. Horrela, Europaren laguntzek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatuz, datozen hilabeteotan, familien eta jarduera ekonomikoaren aldeko baliabide publikoak eta programak mobilizatu ahalko ditugu, eta hori garrantzitsua da hiriak modu jasangarrian eta berdintasunean hazten jarrai dezan», azaldu du Miguel Ángel Páezek.
Bileran, 2023an Irun Ekintzan Itunaren esparruan hartutako neurrien berri eman zen, baita 2024rako proposamenen berri ere, Ituna osatzen duten hiru mahaiak hartuta oinarritzat:
- Merkataritza Mahaia
- Enpresa eta Ekintzailetza Mahaia
- Kualifikazio eta Laneratze Mahaia
Hiru mahaien artean, 1.463.397,75 euroko aurrekontua dute 2024rako, eta batez ere Lanbidek, GFAk eta NEXT funtsek finantzatzen dituen enplegu proiektuek, zeinak urtean barrena ebazten joango diren, zenbateko hori nabarmenki handitzea ekar dezakete.
Gaur goizeko prentsaurrekoan, Lander Beloki, Enpresa eta Ekintzailetza mahaiaren koordinatzailea (Mondragon Unibertsitateko dekanoa), eta Mar Romo, Prestakuntza eta Laneratze Mahaiaren koordinatzailea (Enplegurako Heziketa arduraduna Irungo La Sallen).
Lander Belokik esan duen bezala, “funtsezkoa da jasangarriak diren negozioen eredu berriak bultzatzen duten proiektuetan lan egitea, eta halaber, sustatu berrikuntza enpresariala eta lehiakortasun jasangarria, komunitate sortzaileekin bat eginez”.
Irun Ekintzanen estrategia goraipatu du, non hainbat agente parte hartzen duten hiriaren garapen sozioekonomikoan. Enpresa eta ekintzailetzarekin erlazionatutako bultzatutako hainbat jarduera-lerro azaldu ditu, hala nola, e-berritzaile eta e-gaztea laguntzak, “Eguerdi On Topaketak”; KREA Bidasoa, STEAM bokazioen bultzada heziketa-sisteman. BIC Berrilanen Bidasoa Gunea espazioa ere, proiektu pilotu bat eskualdeko ekintzaileen ekosistema bultzatzeko sentsibilizaziotik, formakuntzatik eta gaikuntzatik, digitalizazioaren enpresa-sarea bultzatuz. Azkenik, aipatu beharra dago Irun Ekintzan sarien IX. edizioa.
Mar Romok aurkeztu duen bezala, mahaiak proiektu ezberdinetan lan egiten du urte osoan zehar, heziketa akzio (ikastaroak), eta konpainia, orientazio eta lan-bitartekaritza akzioetan bihurtzen direnak.
Adibidez, arrisku prebentzioan erlazionatutako formakuntzak, IT txartelen egiaztatzean, frantses kurtsuak, ostalaritza… Eta halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat egiten diren proiektuetan, BIDALAN bezala, non hainbat formakuntza entitate parte hartzen duten pertsonen formakuntza hobetzeko eta aukera laboral bat izateko behin beren praktikak bukatu eta gero.
LANBIDErekin ere elkarlanean bat egiten da ostalaritza eta berdintasun formakuntza proiektu berezietan, adinekoak administrazio publikora jo dezaten edota gazteen kontratazioa lekuko entitateetan. Kolaborazio honen bidez, 2023an zehar 80 kontratazio baino gehiago egin ziren. Irun hiriaren hiri-berroneratze integralerako proiektuarekin jarraitzen da, prestakuntza-, enplegu-, orientazio- eta gizarteratze- eta laneratze-ibilbide batekin, “Irun Hiria Berroneratzeko Eragileak” izenekoa.
“Mahai honen etorkizuna pertsonen eta lan-merkatuaren premia berrietara egokitzetik pasatzen da. Momentu honetan, esan daitekeela langabezia tasa nahiko baxua dela, zailtasun handienak dituzten pertsonen beharrei erantzun behar dugu, formakuntza hobetu eta erreminta berriak eman lan-merkatu berrira egokitu ahal izateko”, azaldu du Mar Romok.
Irun Ekintzaneko akzioetaz aparte, Irungo Udaletxeak finantzatutako proiektuen jarraipena aurkeztu zen. Merkataritza mahaiak, hainbat lan lerro ezberdin garatzen ditu irungo merkataritzaren erdialdaketa babesteko. Hainbat proiekturen artean, Irun Commerce lab- Gertutasun oficina, Eusko Jaurlaritzak finatziatuta eta Irun Market proiektuak daude. Next Generation laguntzen bidez garatzen den proiektua, irungo merkataritzaren lehiakortasuna hobetu dezan.



