Irungo Udaleko Obra arloak jakinarazi duenez, gaur, irailaren 23an, Frantziun bidea hobetzeko lanak hasi direla. Lanak 70.000 euroko aurrekontuarekin esleitu zaizkio Urbycolan SL enpresari, eta bi hileko iraupena izango dute.
Zehazki, Gornotxenea eta Berroa eraikinen arteko bide-zatia hobetuko da. Guztira, 400 metro inguruko tartea da. Gaur egun, bide-zorua lurrezkoa da eta, ibilgailu astunagoek ere erabili ahal izan dezaten, harrobiko materiala erabiliz hobetu nahi da, zabor-legar artifizialezko bide bat osatzeko.
Gainera, Frantziun bidearen zati bat konponduko da, zehazki, Gornotxenea eraikinaren aldekoa, egun oso narriatuta baitago.



