Labore Txingudik, Sorburu baratzak eta Ara!Gorputzek Bidasoan Ekofeminismoa zabaltzeko lanean dihardute

BDSKoop sarearen parte diren agroekologia sustatzeko Labore Txingudi elkarteak, Sorburu baratzak eta parekidetasuna sustatzeko Ara!Gorputz kooperatibak elkarlanean ekofeminismoa jorratzen dute. Hurrengo jarduera azaroaren 8an Amuteko auzo elkartean egingo den hitzaldia izango da: Amalurra emeki elkarrekin lantzen.

Hiru eragile hauek lurrarekiko konexioak, kontsumo arduratsuak eta genero parekidetasunak harreman estua dutela ulertzen dute. 2022. urtean hasi ziren adin guztietako ikasleekin saioak ematen eskoletan eta baratzetara eta azokara bisitak antolatzen. Era berean, irakasleek gaia beraien kasa landu ahal izateko unitate didaktiko bat antolatu zuten. Iaz, ikus entzunezko bat ekoiztu zuten eta ilustrazio batzuk ere sortu zituzten..

Hitzaldia

Azaroaren 8an 18:30etan Amuteko auzo elkartean helduei bideratutako hitzaldi bat antolatu dute: Amalurra emeki elkarrekin lantzen.Bertan, hiru erakunde hauetako bazkideek, ekofeminismoaren eta beren jardunaren nondik norakoen berri emango dute. Hitzaldi irekia izango da eta parte hartzera animatu dituzte eskualdeko pertsona guztiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude